Bi zineklub saiorekin agurtuko da zine programazioa irailera arte
Ermua Antzokia kultur programazioa amaitzear da, udan ongi merezitako atsedena hartu eta irailean indarberrituta itzuli ahal izateko. Horrela, bi pelikula baino ez dira falta zine programazioa bukatzeko.
Ostegun honetan, zineklub saioan Donbass film ukraniarra eskainiko da. Gudari “bakea” deitzen zaionean, propaganda egia izango balitz bezala aurkezten denean eta gorrotoari “amodioa” deitzen zaionean, bizitza heriotzaren antza hartzen hasten da. Ukraina ekialdean, gizartea makurtzen hasiko da manipulazioa eta propaganda muga etikorik gabe zabaltzen hasten direnean, fake newsen eta egia-osteen aroan.
Sergei Loznitsa zinegile bielorrusiarrak zuzendutako filma Ukrainako gizartearen argazki gogorra da, eta herrialdean bizi diren tentsio politikoak erakusten ditu. Canneseko Zine Jaialdiko Un Certain Regard atalean zuzendaritza onenaren saria jaso du lanak, eta Sevillako Zine Jaialdian film onenaren Urrezko Giraldillo saria eskuratu du. Gainera, Oscar sarietan lehiatzeko ordezkari gisa hautatu zuen Ukrainak.
Donbass ostegun honetan, maiatzak 30, eskainiko da 20:30etik aurrera jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Bestalde, datorren ostegunean, ekainak 6, denboraldiko azkeneko pelikula eskainiko da. Zineklub saioan izango da, eta hautatutako filma El orden de las cosas drama italiarra da, Andrea Segrek zuzendua. Rinaldi, esperientzia handiko polizia beterano italiarra, Libiara bidaliko du bere gobernuak, Afrikako migratzaileen kontrola negoziatzera. Bertan, Libiako tribuen arteko harreman konplexuei egin beharko die aurre, eta errefuxiatuen ezintasunaz baliatzen diren trafikanteen boterearekin topo egingo du.
El orden de las cosas ekainaren 6an, osteguna, 20:30etik aurrera emitituko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan