Aurrematrikulak zabaltzear Ermua-Mallabia OLH Institutuan

30.05.19
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroak 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula aurkezteko epea zabalduko du astelehenean, ekainak 3. Eskaerak ekainaren 14a arte, ostirala, aurkeztu daitezke.

Ermuko Udaleko Garapen Alorrak kudeatzen duten institutuak 15 eta 17 urte arteko gazteei eskaintzen die formazioa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu ez duten baina Bigarren Maila gainditu duten ikasleei zuzendutako hezkuntza da.

Datorren ikasturterako, zentroak prestatu duen formazio eskaintzak honako espezialitateak biltzen ditu:

  • Ile-apainketa eta estetika eremuan Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Mekanizatuan Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Ibilgailuen Elektromekanika eta konponketa eremuan Oinarrizko Lanbide Titulua.

Oinarrizko Lanbide Heziketa bi ikasturtek osatzen dute, eta behin biak gaindituta, zuzenean Erdi Mailako Heziketa Ziklora jauzi egin daiteke.

Aurrematrikula eskaerak ekainaren 3tik 14ra bitartean entregatu daitezke, 09:00etatik 13:00etara, Ermua-Mallabia OLH institutuan bertan (Osma auzoa z/g, Mallabia). Horretarako, beharrezkoa izango da NANaren fotokopia, argazki bat, errolda agiria eta espediente akademikoa aurkeztea.

Ikastegiak seme eta alabak aurre matrikulak gauzatzeko interesa izan dezaketen familiak animatzen ditu pausoa ematera eta lehenbailehen egitera, ohikoa baita eskaintzen diren plazen %100a betetzea.

Informazio gehiagorako, deitu ezazu Ermua-Mallabia OLHra 943 17 64 22 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker