Igerileku zerbitzuan gatazka duten alderdiekin bilera egingo datorren astean

31.05.19
Erakundea

Ermuko Udal honek datorren astean hartu eta bilduko ditu Aiteko Management, S.M.ko eta kiroldegiko igerilekuan begirale eta sorosle lanean bere langile direnen ordezkari sindikalak (ELAkoak), gatazka objektibatzeko lanean bitartekaritza egiteko eta egoera desblokeatzea ahalbidera dezaketen puntuak aurkitzen saiatzeko.

Erakundea eta alkatetza lanean daude gatazkaren berri izan zuten lehenengo egunetik; egoera aztertu eta aholkulari juridikoekin kontrastatuz, konponbidea bilatzeko bitartekaritza eta zubi lana egiteko xedez. Udalak jakin badaki, zerbitzatzen duen herriaren interes orokorren aldeko lane horretan lidergoa hartu behar duela.

Horregatik, datorren asteko ostegunean –ekainaren 6an- alderdi ezberdinekin biltzea zehaztu du, guztiok batera egoera aztertu, kontrataturiko enpresaren eta bere langileen arteko lotura lana egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte