Gazteen irakurketa klubak amaiera eman diote denboraldiari

31.05.19
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak amaitutzak eman ditu maiatzean gaztetxoentzat ikasturte honetan eduki dituen irakurketa talde biak, papera eta euskarri digitalak euskarri dituztenak

Irakurketa klub hauek irakurketaz euskeraz eta gazteleraz eta bi euskarrietan gozatzen duten 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek osatzen dute. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurtzen dituzte, ondoren guztion artean komentatzeko. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza mota batzuk egiten dituzte ere.

Paperean irakurtzen duten irakurketa klubeko partaideak hileko asteazken batean batzen dira. Saioak Onintze Goitiz idazleak dinamizatu du. Denboraldi honetan irakurri eta komentatu dituzten liburuak ondorengo hauek izan dira:

  • Uda bat Senegalen / Lur Gallastegi
  • Abbadiaren sekretua / Fernando Morillo
  • ¡La sopa! Mafalda / Quino Amaia Udalekuan / Onintze Goitiz
  • Nitaz ahaztu dira / Yolanda Arrieta
  • La niña de rojo /Roberto Innocenti
  • Nik papaita, zuk papaita / Xabier Olaso
  • Piztia otzanak / Harkaitz Kano

Fernando Morillo idazleak dinamizatutako irakurketa klub digitakeko partaideek Liburutegiak mailegatzen dizkien tabletak erabiltzen dituzte. Hileko larunbat batean batzen dira eta irakurketak saioan bertan egiten dituzten irakurketarako erabiltzen den euskarri teknologikoaz eta ikustentzunezko esperientziaz gozatuz. Gainera motibazioa, emozioak eta autoestimua lantzeko joko eta ariketak lantzen dira.

Denboraldi berria

Iraileak irakurketa klubetako denboraldi berria hasiko da. Interesatzekotan Liburutegitik paza zaitzeke, 943179212 telefonora deitu edo email bat bidali zure datuekin biblioteca@udalermua.net helbidera. Ekintza hauek doakoak dira, plaza mugatuak dituzte eta, ondorioz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat