Azkeneko zineklub saioa zine denboraldiari amaiera emateko

04.06.19
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko denboraldiko azkeneko pelikula eskainiko da ostegun honetan, ekainak 6. Zineklub saioan izango da, XIX. Immigrazio Jardunaldien egitarauaren baitan, eta hautatutako filma Andrea Segre italiarrak zuzendutako El orden de las cosas drama da.

Schengeneko akordioen ostean, immigrazio irregularra Europar Batasuneko herrialde guztientzat arazo bihurtu da. Kontrol sistema bateratuari ekin diote elkarrekin, Europarekin muga egiten duten herrialdeetako poliziekin elkarlana indartuz. Sistema hori kudeatu ahal izateko, erabat espezializatutako agenteen nazioarteko zerbitzua eratu zen. Hori da El orden de las cosas filmaren abiapuntua. Zinta Veneziako Zine Mostran aurkeztu zen, proiekzio berezi batean.

Pelikulak agente aditu eta espezializatu horietako baten historia kontatzen du. Bertan ageri diren pertsonaiek eta jarduerek benetako gizarte errealitatea erakusten dute.

Rinaldi esperientzia handiko polizia italiar beteranoa da, eta bere gobernuak Libiara bidaliko du Afrikako lurretan migratzaileen kontrola negoziatzera. Bertan, Libiako tribuen arteko harreman konplexuei eta errefuxiatuen ezintasuna ustiatzen duten trafikatzaileen botereari aurre egin beharko die.

El orden de las cosas ostegunean eskainiko da, ekainak 6, 20:30etik aurrera azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan