Hondakinak izango dira osteguneko Udalbatzar Txikiko ardatz

04.06.19
Erakundea

Herriko bost ikastetxetako 50 ikasle inguru bilduko dira ostegun honetan, ekainak 6, Ermuko udaletxeko bilkura aretoan egingo den Udalbatzar Txikian. 2019ko Eskolako Agenda 21 programaren barne kokatzen da ekimena, eta aurtengo gai nagusia eta ardatza hondakinak izango dira.

Ikasturte honetan zehar, Ongarai, Anaitasuna, San Lorenzo, San Pelayo eta Eskolabarri ikastetxeetako ikasleek hondakinen gaia landu dute, Ermuko Udalarekin, Debabarrenako Mankomunitatearekin, Ingurugelarekin eta Debegesa Garapen Agentziarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, gainera.

Hondakinen gaia lantzeko, Ermuko ikasleek hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan; esaterako, zaborra ongi sailkatzeko ekintzak bideratu dituzte eta eskualdeko birziklapen tasak ikertu dituzte.

Ostegun honetan euren diagnostikoa eta ateratako ondorioak aurkeztuko dizkiete Ermuko Udalbatzari, eta zinegotziek gaztetxoen proposamenei erantzuna emango diete.

Saioa 10:15ean hasiko da Ermuko Udaleko Bilkura Aretoan. Udalbatzarra zuzenean eskainiko da Udalaren webgunearen bitartez eta erakundearen YouTubeko kanalaren bidez.

Eskolako Agenda 21 Debabarrenan

Debegesak sustatzen eta koordinatzen du Eskolako Agenda 21 ekimena Debabarrenan duela 17 urtetik, eskualdeko udalekin elkarlanean. Garapen jasangarrirako heziketa programa da, eskola-komunitateari zuzentzen dena, eta helburu nagusia ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea da. Era berean, ikasleak hezi nahi dira ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai izan daitezen.

Guztira eskualdeko 26 ikastetxek eta 8.000 ikasle inguruk parte hartzen dute proiektu honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako