Hamar egun baino ez Udalbatza berria osatzeko

05.06.19
Erakundea

Pasatu den maiatzaren 26an izandako Udal Hauteskundeen ostean, abian da Udalbatza berria osatzea ahalbidetuko duen prozesua. Hogei egun geroago izango da Udalbatza berria eratuko den Osoko Bilkura, ekainaren 15ean, larunbata.

Emaitza orokorra

Bozketa egin eta hiru egunetara, Durangoko Hauteskunde Batzordeak zenbaketa orokorra egiten du; hau da, hauteskunde mahaietako dokumentazioa jasotzen duten gutunak zabaltzen ditu.

Zenbaketa egiten den bitartean, ezin da aktarik edo botorik baliogabetu. Hauteskunde mahaiek igorritako akten arabera onartu diren botoen batuketa egiaztatzeaz soilik arduratzen da. Zenbaketa hori ezin da hauteskundeak igaro eta sei egun baino gehiago luzatu.

Hautatutako zinegotziak ezagutaraztea

Hautagaitzetako ordezkariek egun bateko epea izaten dute erreklamazioak eta kexak aurkezteko. Hauteskunde Batzordeak bi eguneko epean erantzuten du, eta jarraian, hautatutako pertsonak zeintzuk diren jakinarazten du. Udalari hautatutako pertsonen aldarrikatze-akta igortzen dio eta euren aldarrikapenerako egiaztatze agiriak egiten ditu.

Ermuari dagokionez, PSE-EE/PSOEren zerrendetako seigarren hautagaiak, Beatriz Blanco Revueltak, uko egin dio hautatutako zinegotzi aktari. Beraz, haren ordez, zerrendako hurrengo pertsonak hartuko du kargua, Jose Luis Araujok, hain zuzen.

Bateraezintasuneko, jardueretako eta ondare-ondasunetako adierazpena

Udalbatza berriko kide guztiei, kargua hartu aurretik, bateraezintasuneko, jarduera pribatuetako eta daukaten ondare guztien adierazpena egitea eskatuko die Udalak.

Adierazpen horiek aurkeztea ezinbestekoa da. Bete ezean, zinegotzi izaten jarraituko lukete, baina debekatuta lukete karguari dagozkion funtzioak betetzea, esaterako, Udal Gobernuko organoetan parte hartzea.

Zinegotziek aurkeztuko dituzten bateraezintasuneko, jardueretako eta ondare-ondasunetako adierazpenak Udal webgunean argitaratuko dira, Udal kudeaketan gardentasuna sustatzearen mesedetan.

Korporazio berria osatzea

Hauteskunde-Araubide Orokorraren Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, korporazio berria hauteskundeak egin eta hogei egunetara osatu behar da ekitaldi publikoan.  Aldarrikatzearen kontrako hauteskunde errekurtso auzi batean hautatutako zinegotziak egonez gero, berriz, korporazioa hauteskundeak izan eta berrogei egunetara osatuko da.

Gure udalerrian hautatutako zinegotziak aldarrikatzearen kontrarik egin ez denez, korporazio berria Udal Hauteskundeak izan eta hogei egunetara osatuko da, hau da, ekainaren 15ean, larunbata.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian