Igerilekuko langileek greban mantenduko udalak bitartekaritza egin eta enpresak beraien eskarietako hainbat onartu arren

07.06.19
Erakundea

Ermuko kiroldegiko igerilekuan eta sorospen zerbitzuaren esleipendun den Aiteko Management, S.M. enpresako langileek mugarik gabeko lanuztea mantentzea erabaki dute, udalak atzo antolaturiko bitartekaritzan enpresak eta erakundeak eskaini zizkien hobekuntzak errefusatu ondoren. Gaur grebaren hamasei garren eguna betetzen da. Hobekuntzak eta akordioa ez onartzeak istiluaren larritzea ekar dezake, udalak “lan ikuskatzailetza” jakinaren gainean jartzeko asmoa duelako.

Udala gatazka konpontzeko bitartekari lanetan ari da hasieratik, ermuarron eskubideak babestu eta lehenesteko eta, duen erantzukizunari aurre egiteko. Orain artean, isilik eta bigarren lerroan mantendu da konponbide baten bila arituz eta hainbat bilera eginez Aiteko enpresarekin, langileen ordezkari diren ELA sindikatuko ordezkariekin eta UKEkoekin. Ildo horretan, atzokoan enpresaren eta langileen ordezkarien arteko zubi lana egin zuen akordiora iristeko, horretan ondorengo hobekuntzak jasotzea proposatu zuelarik:

  • Soldata %2 igotzea, enpresaren eta lurraldeko hitzarmenaren kontura.
  • Aurtengo urteko lanorduetatik 20 jaistea eta ordu bete osotzat hartzea 45 minutuko eta hortik gorako igeriketa eskolak, prestakuntza denborak aintzatetsiz.
  • Lan-taldea eta KPI arabera soldatak igotzeko konpromisoa mantentzea.
  • Hau guztia egonkortzea, akordio baten jasoz eta indarrean dagoen adminitrazio kontratuaren baldintzak aldatuz.

ELA sindikatuko ordezkariek langileekin asanbladan bildu ziren bart arratsean, bileraren eta proposatutakoaren berri emateko. Langileek akordio batera iristearen kontra agertu ziren eta proposamena atzera bota zuten. Gaur goizean kontra-eskaintza aurkeztu diote Udalari, erakundeak idatzia “tamalgarritzat jo izan duelarik” zentro edo enpresako akordioa proposatzen duelako eta horren esan nahia “langile horientzako baldintza esklusibo eta baztertzaileak onartzea litzatekeelako, gainerakoekiko”.

Jardunean dagoen alkatea, Juan Carlos Abascal, ondoko balorazioa egin du eguerdian Radio Eibar Cadena SER irrati katean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko