Herriko elkarteentzako diru-laguntzen deialdia zabalik

11.06.19
Erakundea

Ermuko Udalak 2019. urterako diru-laguntzen deialdia iragarri eta zabaldu du herriko elkarte eta kolektiboek garatzen dituzten jarduera, programa eta proiektuak gauzatzen laguntzeko.

Deialdi orokorrak hamar atal edo diru-laguntza lerro biltzen ditu, eta guztira 222.681,8 euroko aurrekontua izango du Udalak.

Deitu diren diru-laguntza lerroak eta bakoitzaren xehetasunak honakoak dira:

  • Gizarte-ekintza: Ermuko irabazi asmorik gabeko elkarteek bazterketa arriskuan dauden edo bizitza osoa izateko arazoak izan ditzaketen kolektiboen kalitatea hobetzeko jarduerak egin ahal izatea da helburua. Horretarako, 8.000 euroko aurrekontua ezarri da.
  • Kultura-Gazteria: irabazi-asmorik gabeko kultur talde eta elkarteek garatutako urteko proiektuak edota unean-unean garatzen diren eta ermuarrentzako udal programazioari ekarpenen bat egiten dioten kultur jarduerak diruz laguntzeko, 51.470 euro eskainiko ditu Udalak.
  • Kirolak:
    1. Kirol egiturak garatzea eta sendotzea: 27.800 euro euren egiturak garatu eta egonkortzen dituzten klub eta kirol elkarteentzat.
    2. Kirol ekitaldien antolaketa: 16.852,5 euro Ermuan aipagarriak izan daitezkeen kirol ekitaldiak antolatzen dituzten kirolari, elkarte eta klubei laguntzeko.
    3. Ezohiko txapelketetara joan-etorriak: 3.300 euro Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ospatzen diren federatutako kirol ekitaldi nazional, europar edo nazioartekoetan ezohiko parte-hartzeetan laguntzeko.
  • Hezkuntza: ikastetxeetan garatzen diren gizarte eta prestakuntza programak edo jarduerak diruz lagunduko ditu Udalak, batez ere, ikastetxeen euren proiektua garatzen laguntzeko, prestakuntza jarduera osagarriak lantzeko edota hezkuntza teknika berriak sustatzeko esperientzia berriak bultzatzeko. 20.600 euroko aurrekontua du laguntza lerro honek.
  • Enpresak: deialdi honen helburua Ermuko enpresa-ehunaren eragile edo dibertsifikatzaile diren enpresei laguntzea da, Izarra Centren lehen aldiz kokatu badira edota aurreko ekitaldian diru-laguntza hau jaso bazuten, eta Izarra edo Izarra Centreko udal haztegietatik badatoz. Aurrekontua 60.000 eurokoa da.
  • Euskara: gizarte alor eta egoera ezberdinetan euskararen erabilera eta horren benetako presentzia sustatzeko garrantzi berezia duten programak garatzeko helburua dute laguntza hauek, eta 5.000 euro eskainiko dira helburu hori betetzeko.
  • Berdintasuna: Udalak 12.000 euro eskainiko ditu edozein eremutan, zuzenean zein zeharka, Ermuan garatzen diren gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko programak edo jarduerak finantzatzen laguntzeko, baldin eta beren jarduera gizon eta emakumeek arteko ezberdintasunak desagerraraztera zuzentzen bada.
  • Gizarte-ekintza – Gizarte-osasuna: Ermuko irabazi asmorik gabeko elkarteek bazterketa arriskuan dauden edo bizitza osoa izateko arazoak izan ditzaketen kolektiboen kalitatea hobetzeko jarduerak egin ahal izatea da helburua, batez ere, gizarte-osasunaren arloan. Horretarako, 17.659,3 euro jarri ditu Udalak.

Eskaerak Internet bidez aurkeztu beharko dira, Ermuko Udalaren egoitza elektronikoa erabiliz. Eskabideak betetzeko epea ekainaren 24an, astelehena, 15:00etan amaituko da. Salbuespenak Euskara (ekainak 25), Hezkuntza (uztailak 1) eta Enpresak (azaroak 15) izango dira, epe luzeagoa izango baitute.

Bestalde, gogorarazi nahi da Ingurumen eta Nazioarteko Kooperazio alorretan oraindik ez direla diru-laguntza lerroak zabaldu. Izan ere, Udalbatza oinarri espezifikoen aldaketak onartzeko prozesuan dago.

Dokumentazio guztia, eskaera orriak eta informazioa eskuragarri daude iragarki-ohol digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua