Aurtengo Aniztasunaren Eskolak hiru gai landuko ditu beste horrenbeste saiotan

11.06.19
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udalaren Immigrazio zerbitzuak Aniztasun Eskolaren edizio berri bat antolatu du 2019. urte honetarako. Formaziorako eta sentsibilizaziorako espazioa da Eskola, kultur aniztasunaren kudeaketa parte-hartzailea eta ekintza boluntarioa bultzatzeko helburua duena. Gaurko gizartea gero eta anitzagoa da, horregatik herritarrok gaitasun gehiago behar ditugu kultur artean ondo konpontzeko eta elkarren arteko harremanetarako. Elkarbizitzen ere ikasi eta praktikatu beharreko gauza da, ahaleginduz eta saiatuz. Horiek horrela, aurtengorako hiru prestakuntza saio antolatu ditu zerbitzuak; ekainean lehena, irailean bigarrena eta azaroan hirugarren eta azkena. Lehena aste honetako ostegunean –ekainaren 13an.- eginen da, Biltzen elkarteko teknikari Maya Anranek dinamizatuko duelarik, gure “Kulturen arteko gaitasunak” landu edo sakontzeko.Saioa doakoa eta librea da, Lobiano kulturgunean egingo delarik arratseko 7etatik aurrera.

“Aniztasunaren Eskola” formaziorako eta sentsibilizaziorako espazioa da, ‘Hitz egidazu’ boluntariotza linguistikoko programaren baitan sortutakoa, horren bidez herrian kulturen arteko elkarbizitzarekin eta immigrazioaren ezagutzarekin konprometituak dauden pertsonei komunikatzeko eta bitartekaritzan jarduteko oinarrizko tresnak nahiz ezagutzak jaso ditzaten. 2019ko Aniztasunaren Eskolaren helburua da kultur ingurune desberdinetan harmonian bizitzeko eta harremanak edukitzeko behar diren gaitasunak ikasi ahal izateko aukera eskaintzea. Horretarako, ekainetik azarora bitartean hiru hitzaldi edo tailer gauzatuko ditugu. Kultur talde bakoitzak gauzei esanahia emateko erabiltzen duen kode edo prozesu bakoitza ezberdin izan daitekeenez, horrek pertsonen artean gatazkak eragin ditzake. Horregatik, kulturen artean elkar ulertzeko gaitasun egokiak lantzea beharrezkoa dugu, elkarbizitza arrakastatsuaren erronkari aurre egiteko, bereziki etnia eta kultura usadio anitz ditugun eremu eta testuinguruetan.

Udaren amaieran eta udazkenean –iraila eta azaroan- Begirune Fundazioko kide den Asier Gallastegik gure sinimen, balore eta aurreiritziak hobeto ulertzen lagunduko digu. Ezagutza horretatik abiatuta elkarbizitzaren mesedetan jarrera eta komunikazio tresna egokiak gara ditzagun. Iraileko lehen tailerrak komunikazio estrategiaz mintzatuko da eta, azaroko bigarrenak, zurrumurruei aurre egiteko aukerak aztertuko ditu.

Azpian Aniztasunaren Eskola jarduera iragartzeko erabiliko den kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan