Udalbatzarra osatzeko eta alkate berria izendatzeko larunbat goizean ezohiko bilkura egingo
Bilkura irekia izango da eta goizeko 9etan hasiko
Udalbatzar berezi hori streaming bidez zuzenean emango dugu webgune honetan
Maiatzaren 26ko hauteskundeko emaitzen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean –ekainaren 15ean- bilduko dira ezohiko Osoko Bilkurara, agintaldi berriko Udalbatza eratu eta alkatea aukeratzeko. Udalbatzarra osatzeko bilkura ezohikoa izango eta udaletxeko batzar aretoan egingo da goizeko 9etan. Bilkura hori hauteskundeak egin eta ondorengo hogeigarren egunerako deitu da, HAOLOren 195,1. artikuluan; AJAren 37.ean eta Udal Organoen Erregelamenduaren 38.ean xedatutakoari jarraituz. Saioa publikoa da. Bertara etortzeko gonbitea luzatzen diegu etorri nahi duten herritar guztiei.
Adin-mahaia eratzea
Bilkura horretan adin-mahaia eratuko da, legearen arabera organo horri baitagokio hautetsien agiriak ikuskatzea eta horiei zina edo juramendua hartzea, karguaz jabe daitezen. Adin-mahaia osatu behar dute adinez hautetsi nagusienak –Jose Luis Araujok- eta gazteenak –Joanna Diez Benitok-, udaleko idazkariarekin batera eta horren laguntzaz. Zinegotzi-kargua bere gain hartzeko hautagaiek izaera orokorreko galdera honi erantzun beharko diote: “Zinegotzi kargua zuzentasunez betetzeko eta Erregeari leialtasuna izanik, eta Konstituzioa Estatuko arau nagusia den aldetik, hori gorde eta gordearazteko zina egin edo juramenduari baiezkoa ematen diozu?”
Hauteskunde-legearen 195. artikulua eta 707/79 Errege-dekretua bete eta gero, mahaiak Udalbatza eratutzat emango du 2019-2023 agintaldi berrirako.
Alkatea aukeratzea
Jarraian, adin-mahaiak alkatea aukeratzeko prozesuari ekingo dio. Alkate gaiak izan ahalko dira hauteskundeetan parte hartu duten alderdietako zerrenda buru guztiak.
Alkatea/sa aukeratzeko moduari dagokionez, tradizionalki, pertsonak aukeratzeko edo ordezkatzeko ezkutuko bozketa ezarri ohi da. Zinegotzi berriei alfabetoaren ordenari jarraiki banaka deituko zaie, beren botoa hautestontzi batean sar dezaten.
Hautagaietakoren batek lehenengo txandan botoen gehiengo absolutua eskuratzen badu, alkate izendatua izango da. Bestela, udalerrian boto gehien eskuratu duen zerrendaburua izendatuko dute alkate/sa. Botoetan kopuru bera edukiz gero, aukeraketa zozketaz egingo da.
Adin-mahaiaren presidenteak agintearen ‘makila’ emango dio alkate jaun edo andre berriari
Adin-mahaiak botorik gehien jaso duen pertsona alkate izendatuko du, horri zina hartuko dio eta karguaz jabetuko du. Ondoren, mahaiak bere egitekoa bukatutzat emango du eta, alkate berriak hitza hartu ahal izango du, nahi izanez gero. Horren ondoren, bilera amaitutzat emango da.
Udalbatza berria eratzen denetik kontatzen hasi eta hogeita hamar egun izango ditu alkate berriak, gainerakoei eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dien Dekretua prestatzeko eta Tokiko Batzorde kideak izendatzeko.
Bertaratu ezin denak, udal Web orria honen bitartez zuzenean Udalbatza jarraitu egin ahalko du ondoko helbide elektronikoan: Abiapuntu/Gobernu-organoetako saioak/udalbatzarra. Saioa beste momentu batean ikusi ahal izateko udalbatzarren grabazioa helbide horretan bertan gordeko da.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua