Hiri adimenduen V. Kongresuak Ermuko aztarna edukiko du

25.06.19
Erakundea

Hiri adimenduen V. Kongresua egingo da Madrilen aste honetan eta Ermuak parte hartuko du foro horretan, non alorrean dauden azken ekimen eta aurrerapenak ezagutzera emango diren, partaideen artean ezagutza horiek partekatzerekin batera. Ekainaren 26ko asteazkenean –bihar-izango da kongresua, La Nave deritzan instalazioan, goizeko nahiz arratsaldeko jarduerak biltzen dituen programa betea duelarik. Herriko alkate eta Innpulso sareko presidentziako kide, Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’ mahai-inguruetariko batean izanen da; zeinak ondorengo titulua duen: Garapena eta berrikuntza: teknologia berriak 2030ko hiri-agenda inplementatzeko” eta arratseko seirak eta laurdenetatik zazpietara gauzatuko dena. Mahai-inguru horretan esan eta egiten direnak zuzenean streaming-ez baliaturik eskainiko dizkizuegu gure Youtube kanal korporatiboaren bidez.

Alkatearen parte-hartzea ez da bakarra izango gure udaletxetik bertaratuko garenon artetik, Planifikazio Estrategiko eta Berrikuntza alorreko zuzendari, Rosalia Herrerak, eguerdiko aurkezpenen saioan moderatzaile lana beteko baitu. Aurkezpen saio horretan, Benidormeko hirian aldaketarako dauden erresistentziei buruzko diagnostikoa; Gipukoako turismoaren inguruko Hodeian proiektua eta Mugikortasuna Madrileko hiriaren zerbitzura gaiak jorratuko dira. Atal hau eguerdiko ordu batetatik ordu bietara bitarteko izango da, lan bazkariaren aurrekoa.

Ermutik joan den teknikari taldea anitza da, bertan alorreko kide diren informatikariak, kalitate eta smartcitykoak edo komunikazio atalekoak tartean garelarik.

Kongresuak egun bizi eta betea izango du; goizeko eta arratseko egitaraua baitu

Hiri adimenduen V. Kongresuaren antolatzaile dira Tecma Red taldeak eta Digitalki Aurrera egiteko Estatu Idazkaritzak, SEAD deritzanak, RED.es delakoaren lankidetzarekin. Foroak ezagutza eta esperientzia elkartrukatzea ahalbidetzen du, garapenerako teknologia eta berrikuntzaren oinarrizko tresnen bidez. Horretarako, hamaika orduko jardunaldi sakona izango dugu, non Hiri eta Lurralde Adimentsuekin zerikusia izan dezaketen gai nagusiak zeharka, diziplina nahiz sektore anitzaz landuko direnak, egun gure estatuan garatzen ari diren ekimenak ezagutzera emateko. Horien bidez, Hiri eta Lurralde Adimentsuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu ahal izango dugularik ikuspuntu legal, tekniko, sozial nahiz urbanotik. Kongresuak izaera praktikoa du eta horren oinarria gauzatu edo bidean dauden hiri proiektuak aurkeztuta.

Kongresua gai hauek profesionalki lantzen dutenen artekoen erreferentea da eta Lurralde Adimentsuen Plan Nazionalean jasotako akzio esanguratsuenen artean jasotzen da (4. akzioa; komunikatzea eta ezagutaraztea).

V. Kongresu honetan hainbat alor eta gai zehatz ukituko dira, eskarmentu eta ezagutza handiko hizlarien bidez, komunikazio gaitasun handikoak guztiak. Gai eta alorrak oso zabalak dira eta, besteak beste, ondorengo hauek jorratuko dituzte: gobernua, herritarron parte-hartzea eta berrikuntza soziala; hiriaren diseinua, irisgarritasun eta mugikortasuna; eraldaketa digitala eta 4.0 zerbitzu publikoak; teknologia erraztatzaileak; 5G, adimen artifiziala; blockchain edo datu irekiak.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian