Aldapa Iparraldea promozioa errealitatea da jada

02.07.19
Hirigintza

Galivivienda Kooperatiba Sozietateak eta Ermuko Udalak Aldapa Iparraldea etxebizitza promozioa inauguratu dute gaur, asteartea, uztailak 2. Inguruko herritarrak eta auzoko etorkizuneko bizilagun ugari gerturatu dira ekitaldira. Bertan, bi etxebizitza eraikinez gain, Angel Gil artista ermuarrak eginiko eskultura aurkeztu da.

Juan Carlos Abascal alkatea eta Galivivienda sozietateko kideak Aldapa Iparraldea zonaldeko patioan bildu dira eguerdian, Aldapa kaleko igogailuaren ondoan. 8.842 metro karratuko azalera du promozioak, eta babestutako eta prezio tasatuko 45 etxebizitza hartzen ditu barne. Horietatik bakar bat baino ez dago salgai egun. Ingurua, gainera, erabat urbanizatuta dago, eta atseden hartzeko eserlekuak ditu.

Rafael Roman Galivivienda kooperatibako gerenteak bere esker ona adierazi dio bai Ermuko Udalari, baita herritarrei ere, proiektuari euren konfiantza emateagatik. Juan Carlos Abascal alkateak promozioak izandako “arriskuak” azpimarratu ditu, baina arrakasta handiz gainditu direla azaldu du, familia askok gozatu ahalko duten gunea eraikiz.

Angel Gil artistak Elkargunea – Punto de encuentro eskultura aurkeztu du inaugurazio ekitaldian. Galiviviendak Ermuko herriari egindako oparia da, elkarrekin egindako lehenengo proiektu hau dela eta. Gilek azaldu duenez, bi material ezberdin erabili ditu bere obra egiteko; bertan, bi atalek esfera bat eusten diote, eta azken horrek inguruko guztia islatzen du.

Promotoreen hitzen ostean, alkateak zinta moztu du, eta bertaratu diren guztientzat luncha zabaldu du.

Obras Especiales enpresak eraiki du Galiviviendak landutako etxebizitza promozio berri hau, BOE eta kooperatiba erregimenean. 45 etxebizitza dira guztira, 2 eta 3 logelakoak, garaje, trastero eta komunitatearentzako gune zabalekin.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke