Lore eskaintza Miguel Angel Blancoren omenez

10.07.19
Erakundea

Ermuko Udalak 1997ko uztailean ETAk bahitu eta eraildako Miguel Angel Blanco zinegotzi ermuarraren omenezko lore eskaintza antolatu du ostegun honetarako, uztailak 11.

Omenaldi ekitaldia 12:00etan hasiko da San Pelaion, Agustin Ibarrolak eginiko terrorismoaren biktimen memoriarako monolitoaren aurrean.

Ekitaldia irekia izango da herritar guztientzat, nahi duen orok parte hartu dezan, eta Udalbatzako kideez gain, bertan izango dira Jesus Loza Gobernuaren Euskadiko ordezkaria eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko Zuzendaria.

Aste honetan hogeitabi urte betetzen dira ETAk Miguel Ángel Blanco Garrido Ermuko Udaleko PPko zinegotzia bahitu eta, egun batzuk geroago, erail zuenetik. Era berean, zinegotzi ermuarraren bahiketaren ondorioz eratu zen hiritarren mobilizazioak ere bi hamarkada baino gehiago betetzen ditu jada. Askatasunaren eta terrorismoaren amaieraren alde egitea zuen xede mugimendu hark.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako