Enpresa txiki eta ertainentzako Hazinnova ekimena bultzatuko du Ermuko Udalak
SPRI Taldeak eta Innobasquek garatutako proiektua Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 2.400 enpresetara iristea espero da, 500 jarduera martxan jartzeko
Euskadiko 2.400 enpresa txiki eta ertainek Hazinnova zerbitzu berria dute jada euren eskura, SPRI Taldeak eta Innobasque Euskal Berrikuntza Agentziak bultzauta. Ekimen honek 500 proiektu jarriko ditu abian Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
Ermuko Udalak hitzarmena sinatu du Innobasquerekin, zerbitzuan parte hartzeko. Horrela, datorren urtean 5 ETE -enpresa txiki eta ertain- indartzeko konpromisoa hartu du.
Izar ere, erakundeak urteak daramatza inguruko ETEen lehiakortasuna hobetzeko lanean. Horren harira, ekimenarekin bat egin du berrikuntza ez teknologikoa enpresengana hurbiltzeko, batez ere kudeaketa eta merkaturatzeko alorretako berrikuntza lantzeko. Datozen hilabeteetan ETEekin harremanetan jarriko da Udala. Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira, idatzi dl@udalermua.net helbide elektronikora edo kontsultatu SPRIren webgunea.
ETEentzat aholkularitza eta laguntza
Hazinnova zerbitzuak 50 orduko aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen ditu, eta agente batek laguntzen du prozesu osoan zehar, karga administrativo oso txikiak eraginez. Horretarako, ETEei lagunduko die enpresaren errentagarritasuna kontrolatzen, prozesuen eraginkortasuna hobetzen, entrega-gastuak edo -epeak murrizten, antolakundeko langileak motibatzen, merkatuko kuota handitzen, bezero-segmentu berrietara iristen eta marka eta diseinu industrialak babesten. Hiru hilabeteetan emaitzak ikustea bermatzen du zerbitzuak.
Enpresek gehienez bi mikro-proiektu abiaraz ditzakete urtebetean, arlo hauetako batean: ekonomia eta finantzen kudeaketa, produkzioa, logistika, barne-prozesuak, pertsonak, bezeroak eta merkatu berriak. Horrez gain, marka eta erregistroen arloko behar adina mikro-proiektu egin ahal izango dituzte.
Hazinnova ekimenak lehentasunezko jarduera-sektore batzuk finkatu ditu berrikuntza proiektuen onuradun izan daitezkeen ETEentzat. Industria sektorean lehentasunezko jarduerak izango dira manufaktura, erakusketa, energia-hornikuntza eta uren eta hondakinen kudeaketa; hirugarren sektorean, aldiz, lehentasunezkoak izango dira industriarekin zerikusia duten zerbitzuak, informazio teknologiekin lotutako jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa eta biltegiratzea, finantza jarduerak eta aseguruak.
Lehentasuna da Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea eta berritzeko joerarik ez duten enpresek lehen esperientzia baliagarri eta praktikoa izan dezatela berrikuntzarekin lotuta.
Proiektuak 2,5 milioi euroko aurrekontua du, eta duela gutxi argitaratutako Europako txosten batek berretsi du ekimen honen garrantzi estrategikoa. Regional Innovation Scoreboard 2019 txostenaren arabera, Euskadik bere berrikuntzako errendimendua hobetu du azken zortzi urteotan, baina hobekuntza hori ez da nahikoa izan Euskadik Berrikuntza-maila Handiko Eskualdeen multzoan jarrai dezan, Europako batez bestekoa gehiago hazi delako proportzioan. Ahulezia handiena erakutsi dutenak ETE txikienak izan dira.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren