Garraio Diputatuak Kaltxangoko geltoki bisitatu du, Bizkaibusek lurraldean dituen markesina berrietako handiena
Garraioa, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa sustatzeko Foru Diputatua Ermuan egon da gaur gure herritik atera, iritsi edo tarteko geldialdia autobusez eginen duten lineentzako orain zazpi egun jardunean jarri zen Kaltxangoko autobus geltoki berria bisitatzen eta ikusten. Miguel Angel Gomez eta herriko Juan Carlos Abascal alkatea azpiegitura eta Kaltxangon birmoldaturiko zonalde berria -parkea eta egon lekua- bisitatu dituzte. Alkateak harrera egin dio Foru Diputatuari, horrekin batera izan direlarik taldeko Beatriz Gamiz eta José Luis Araujo zinegotziek. Aisialdi eta koezistentzia gune berria egiteko nondik norakoen eta geltoki berriaren inguruko osagaien azalpena jaso dituzte agintariek. Geltoki berriko markesina Bizkaian orain arte jarri diren modelo berriko 17ettik tamainaz handiena da.
Geltoki berria San Inazio kalearen 3an –antzinako Pako tabernan, gaur egun Geraleku eta ‘O Encontro deritzan tabernen aurrean- genuena ordeztu du, bai kokapenean eta baita ere materialei dagokienean. Geltokia zaharra baino 150 metro aurrerago dago, Bilboko noranzkoan eta Kaltxangoko biribilgunearen inguruan, Bi-3344 errepidearen albo baten. Geltoki zaharraren egitura gaur bertan erretiratzen hasi dira. Geltoki berria, esan bezala, orain artean Bizkaia jarri diren guztien artean handiena da, kristaldun eta gardenak diren 5 modulu dituelarik.
Geltoki berriaren ezaugarriak ondorengoak dira: egitura altzairu herdoilgaitzezko materialekoa da, besoak dituzten jarlekuak baita ere, sabai eta albo gardenak dauzka; argiztapena ahalik eta gehien zaintzen du itzalpeko eremuak saihesteko eta led teknologiako eta kontsumo gutxiko argi-sistema du, sabaiaren gainean Bizkaiko Foru Aldundiaren diseinu korporatiboaren bereizgarri diren haritz hostoak dauzka serigrafiaturik. Markesinak ematen duen sentsazioa da zurrunagoa izatearena eta euriaren aurka aterpe eta babes handiagoa ematearena. Euri ura jasotzeko eta bideratzeko hodia du barnetik bideraturikoa. Zurezko egitura tratatua dago onddo eta intsektuei aurre egiteko. Modeloa mugikortasun murriztuko pertsonen edo haur gurditxoak daramatzaten bidaiariek irisgarritasuna bermatzeko nobedadeak dauzka, ingurumena gehiago errespetatzen du, guztiz birziklatu ahal diren materialekin eginda dagoelako, eta gainera, garaiarekiko bat datorren irudi modernoagoa du.
Geltokitik hurbil eta biribilgunera iritsi aurretik airearen kalitatea neurtzen duen gailua jarri da eta baita trafikoak zonalde eta biribilgunearen eremuan eragiten zuen zarata edo kutsadura akustikoa neurtzeko ere.
Lotutako albisteak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan