2019/2023 agintaldiaren lehen ezohiko eta Osokoaren bilkurak datorren astean Udalbatzarra bilduko du

19.07.19
Erakundea

Uztailaren 23an, asteartean, ezohiko eta Osoko bilkura egingo dugu Ermuko udaletxean; lehenengoa izango da pasa den ekainaren 15ean korporazioa osatu zenetik. Bilkura arratsaldeko 7etarako deitu da lehen deialdian, edo 19:30ean, bigarrengoan.

Eguneko gai-zerrendak bost puntu ditu eta bigarrenetik aurrera ezagutu ahal izango dira alkateak zenbait gairen inguruan emandako ebazpenak, hala nola: udal-talde politikoen eraketa, Alkateordeen eta Udal Gobernu-batzordeko kideen izendapena eta Alkateordeen eta zinegotzi/ordezkarien izendapena.

Jarraian, hasi berri den agintaldian, korporazioak izango duen antolaketa eta funtzionamendu erregimena ere zehaztuko da astelehenean: informazio-batzordeen ohiko bilkuren aldizkotasuna; kide anitzeko organoetan Udalbatzarrari dagozkion udal-korporazioko ordezkariak izendatzea; Udalaren menpeko erakunde eta administrazio publikoetan dedikazio osoz eta partzialez arituko diren zinegotzien izendapena; eta ordainsari, indemnizazio eta asistentzien ordainketak finkatzea.

Osokoaren Bilkura hori zuzenean jarraitzeko aukera izango da streamingaren bidez udala erakundearen webgune honetan bertan.

Saio horri buruzko informazio eta dokumentazio guztia aurki dezakezue ohiko legez ondorengo atalean: Abiapuntu/Organu Batzordeko bilkurak/Osoko Bilkura/Bilkuraren zehaztasunak/2019ko uztailaren 23an Osoko Bilkura ezohiko (agiri osagarriei dagokion hirugarren laukitxoan).

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da