El entorno de la nueva estación de tren ya está abierto tras concluir la urbanización

23.07.19
Hirigintza

Ermuan trenaren bidea bikoiztu eta estazio berri bat eraikitzeko lanak osorik bukatu dira.Eusko Treneko estazioaren inguruak urbanizatzeko lanak bukatu berri dira, orain egun batzuk, kale eta pasabide guztiak zabalik eta erabilgai geratu direlarik. Jada, Izelaietako plazatxotik nahiz estazio berrearen azpitik eta Bizkaia Etrobideko kaletik pasa daiteke Berdintasunaren pasialekurantz nahiz Martxoak 8ko plazatxorantz, espazio osoa loutirk gera baita.

Aipatu kale horien arteko pasabide guztiak zabaldu eta zerbitzuak jartzeak erabateko amaiera eman dio nasa bacará erdian eta burdin bide bikoitza dituen tren estazio moderno eta berria egiteko proiektu handiari, bizi dugun hogeita bat garren mendeari dagokion bezalakoa. Azpiegitura eta obra hori egiteko 30 milioi euro jarri ditu Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez.

Azpiegitura berria gradualki jarri da zerbitzuan. Aurtengo urtarrilean estazio berria eta Izpilla mendi azpiko tunela erabiltzen hasi ginen. Apirilaren bukaeran, estazio berri azpitiko pasabidearen erdia ireki zen, Izelaieta eta Gipuzkoa Etorbidetik zuzen jarraitu ahal izateko. Horren ondoren, Bizkaia Etrobideko ingurua urbanizatzeari ekin zitzaion. Jada, erremate guztiak eginak daude.

Tren ibilbide berriaren ezaugarriak

Trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metroko luzera du. Hasiera Zaldibarko Eitza auzoaren inguruan du –Bilbotik Donostiarako noranzkoan-, eta ia osorik joango da tunel barruko ibilbidea duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan, N-634 errepidea gurutzatuko du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Segidan, egungo trenbidearekin bat egingo du berriro, Izelaieta kale azpialdeko igarobidearen aurretik. Obrari esker, Oletxeko trenbide-pasagunea kendu ahal izango da.

Trenbidea 1.500 metro bikoiztuz, fidagarritasuna eta segurtasuna irabazi du trenak eta ibilbidea bi minututan murriztu. San Antoniotik Gipuzkoa Etorbidera arteko bizilagunen bizi-kalitatea asko hobetu da, zarata eta trenaren afekzioak gutxitzean. 30 milioi euroko inbertsioak Ermuan geltoki eta zerbitzu modernoa izan dezagula ahalbidetuko du, bizi dugun hogeita bat garren mendeari dagokion bezalakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan