Udaltzainak eta Ertzainak lanean izango jaietan, guztion segurtasuna bermatzeko

24.07.19
Hiritarren Segurtasuna

Santiago Apostoluaren omenezko herriko jai nagusi seguruak izan daitezela bermatzeko plangintza eta lantaldea prestatu du Udalak. Jaietan buru-belarri sartuko gara gaur, uztailaren 24an, txupinazoa bota ondoren. Udalak plangintza prestatu du Ertzaintzarekin elkarlanean eta koordinatuaz, horren ardatz Udaltzainak eta agenteak izango direlarik. Udaletxea zabalik izango da jaietako egun guztietan eta horien 24 orduetan.

Segurtasun maila areagotu egingo da festa gunean

Herriko jaietan Udaltzaingoa arduratuko da bertan daudenen segurtasuna mantentzeaz. Segurtasun neurri bereziak hartuko eta udaltzain guztiak zerbitzuan eta txandaka arituko dira lanean, eguneko 24 orduetan, pertsona gehien bilduko diren toki eta ospakizunetan bereziki.

Jaietako esparruan sendotu egingo dira hiritarren segurtasunerako ohiko patruilak, gerta litezkeen delituak edo faltak prebenitzeko eta jazartzeko, eta behar balitz berehala jardun eta herritarren deiei lehenbailehen erantzuteko. Ertzaintzak herriko ostalaritzan kartel batzuk banatu ditu, non jaietan ere adi egon behar dugula gogoratuaz. Gure zorro, diru-.zorroak eta sakeleko telefonoak zaintzeko eskatzen digu eta hainbat gomendio ematen. ondokoak, hain zuzen ere, diru-zorroa eta esku-telefonoa patrikan gordetzea, zorro eta jakei begirik ez kentzeko baldin eta gauza baliotsuak baditugu barnean, eta zorroa itxita mantentzea eta gorputaren aurreko aldertik helduta edukitzea. Edozein gora-behera gertatuaz gero, Eibarko Ertzain-etxera (Otaola Etorbideko 3ra) joateko edo bertara 943 53 17 00 telefono zenbakira deitzeko eskatuz.

Salmenta ibiltaria kontrolatu egingo da, batez ere produktu galkorrak direnean

Agenteen zeregina izango da halaber, legez kanpoko salmenta ibiltaria kontrolatzea, hots, udalaren baimenik gabe egiten dena, osasun-kontrolik gabeko orotariko produktu galkorrena barne. Bereziki horiexek zainduko ditu Udaltzaingoak, antzeman bezain lastereta merkatutik erretiratuz.

Bide mozketak izango dira, adi! Eta baita alkoholemia kontrolak

Bide-segurtasunaren eremuan, zirkulazioa arautzeaz eta antolatzeaz gain, jaien programazioaren baitako proba eta ospakizunak egiteko behar diren bide-mugarritzeak eta mozketak egingo dira: su artifizialak direnean, txarangen kalejirak eta desfileak…, horietan gertatzen diren zirkulazio-gorabeherei erantzuteko. Agenteek kontrol alkoholemia aleatorioak egingo dituztela iragarri dute.

Segurtasuna sokamuturra ikuskizunetan

Arreta berezia behar du kontrol-eginkizunak sokamuturretan. Hasi baino ordu erdi lehenago berraztertu egin beharko dira zezen-plazako espazio osoko segurtasun-neurriak (hesiak solte dauden, zikinkeriarik dagoen…), edozein ustekabe saihesteko, eta mantentze- eta garbiketa-zerbitzuei abisatu beharko zaie, bigantxak askatu baino lehen inguru guztia behar bezala edukitzeko.

Ikastetxeko teilatu-hegaletan inor ez egoteaz arduratuko dira. Ganadua dakarren kamioia gunera sartzeko eta anbulantziak bere lekuak egoteaz ere arduratuko dira agenteak. Sokamuturra ekitaldiari hasiera eman eta gero, agenteek patioko sarreretan kokatuko dira mugikortasun arazoak dituztenak edo alkohola edanda daudenak atera daitezela ekiditeko. Sokamuturrean ezin dute parterik hartu 16 urte baino gazteagoak direnak.

Su artifizialen ikuskizun seguruaren bila

Aurten ere su artifizialak -horietan biltzen den jendetzarengatik- jaietan Udaltzaingoak aurre egin beharreko erronka handienetako bat izango dira, bereziki zirkulazioaren eta segurtasunaren arloan.

Su artifizialak botako diren lekura, hau da, Betiondo inguruetara hurbildu nahi duten pertsonei denbora nahikoa aurretik joan daitezela gomendatzen zaie, azken orduko presarik ez izateko. Suak hobeto ikusteko lekuak Ongarai Eskolako eta Institutuko patioak dira, Betiondo kalearekin batera, izen bereko kirol instalazioen ondoan. Edonola ere, kontu handiz ibiltzeko eskatzen zaizue, bereziki ere ume txikiekin edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonekin joaten bazarete.

Honakoarekin batera dago su artifizialak botako diren lekuaren eta babestutako esparru osoaren mugaketaren plano bat. Kontutan izan debekatuta dagoela zonalde horretan guztian sartzea, erretzeko arriskua edo txapliguen hondakinen batek jotzeagatik sor litezkeen beste arriskuak ekiditeko.

Patruila batek behin eta berriz kontrolatuko du ingurua, ibilgailuak 14:00etatik aurrera tokitik kentzeko seinaleak egiaztatuz, eta piroteknia enpresari lagunduko dio segurtasun-esparrua errespetatzen dela bermatzeko, suak jaurtiko diren inguruan inor baimenik gabe ez sartzeko eta babestutako esparrua berraztertzeko. Suak amaitzen direnean, seinale eta hesi guztiak jasoko dira, inguru guztia ibilgailuak Ongarai auzorantz zirkulatzeko libre utziz.

Gorabeherak atenditzeko

Gorabeheraren baten berri eman edo zerbait eskatu nahi izanez gero, interesdunak Udaltzaingoaren bulegoetara (Udaletxean kokatuak) joan beharko dira, jaietan irekita egongo baita egun osoa, edo Udaltzaingoaren 943 17 63 00 telefonora deitu. Edota beste aukera bat Eibarko Ertzain-etxera (Otaola Etorbideko 3ra) joatea edo bertara 943 53 17 00 telefono zenbakira deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan