Pintxo lehiaketan gogokoena hautatzeko bozketaren partaideetako zozketan saridunei ioariak banatu die Lobianok
Aurtengo Gastronomi Jardunaldietan eta herriko pintxo lehiaketan proposamen gogokoena hautatzeko bozketan webgune honen bidez parte hartu duten guztien arteko zozketak jada saridunak ezagutarazi ditu Lobiano Elkarteak eta baita opariak banatzeko ekitaldia egin ere.
Aipatu zozketan saridun suertatu izan dira Xabier Perez eta Begoña Sagardui, lehenak ardo botila sorta eta bigarrenak, kirol eta akzio argazki kamera jaso duten, hurrenez hurren. Lehenengo oparia ‘Grupo Manzanos Wines’ upeltegiak emandakoa izan da eta bigarrena, herriko zuntz-optikoko sare ultra azkarrean zerbitzuak eskaintzen dituen ‘Esanline’ telekomunikazio operadorearena.
Ermuko XIX. Pintxo Lehiaketan Giroa taberna izan da garaile nagusia bi sari Portu baititu. Izan ere, herriko establezimendu horrek epaimahaiaren saria eta hiritarrek ematen duten publikoarena lortu ditu. Giroa tabernaren ‘Bikote’ izeneko proposamen arrakastatsuak sesamo gaileta, wasabia, txitxarroa, tomate saltsa eta kimchee uztartu izan ditu.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik