Zubiaurren ur hodiaren sarea berritzeko lanak hasiko ditu Ur Kontsortzioak

30.07.19
Abisuak eta matxurak

Ermuko ur edangarria hornitzeko udal sarea berritzen jarraitzeko lanei ekin die berriz ere abuztuaren 1eko ostegunean Gipuzkoako Ur Konstrortzioak, udal bulego teknikoko bozemaileak aditzera eman duenez. Sarean berrituko den hodi nagusi tarte Zubiaurre kale nagusiaren goiko tarteari dagokiona izango da, hain zuzen ere 32. eraikinetik 40ra bitarteko zatia. Obra abuztuan hasiko da biztanle gehienak oporrak hartzen dituen hilabetea delako eta jende gutxiago egonda, eragozpenak murriztu edo gutxituko direlakoan.

Nolanahi ere, eragozpenik gabeko obrarik ezagutzen ez denez hodi berri sartzeak hainbat afekzio ekarriko digu, berria errepidetik sartuko delako, lubakia aparkalekuetan egingo baita. Hori horrela, aparkalekuak ezin izango dira erabili eta Zubiaurreko 38aren aurrean dugun autobus geltokia gorantz pasako da, leku horretan obrako etxola eta materiala utziko direlako. Autobus geltokia gorago pasatzeko bertan gaikako hondakinak biltzeko dauden edukiontziak lekuz aldatuko eta Zubiaurre 46ra pasako dira.

Obra hau bi hilabetez luzatuko dela aurreikusita dago. Obraren zuzendaritza, udal bulego teknikoa eta Udaltzaingoa,jada, koordinatzen ari dira eragina eta eragozpenak murrizteko, bate ere irailean, guztiak lanera bueltatzen eta trafikoa korapilatzen den unean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago