Erdikokaleko zapata- eta tabako-dendak historiara pasatzear

12.08.19
Hirigintza

Hondeatzailea gaur hasi da Erdikokaleko eraikin zahar hori lurreratzen

Hondeatzaile eta pikatxoia gaur hasi dira eraikin zaharra eraisten lurreratzen, kale hori eta Orbe Kardinalaren plaza lotzeko proiektuaren baitan, frontisari segida ematen dion hormaren eta alboko eraikinaren artean pasabidea prestatuz. Lanak abuztuaren 2ko ostiralean hasi baziren ere, eraikina mugatu eta hesiz seinalatu ondoren, gaur arte ez da eraikina botatzen hasi, lur-zatia libre uzteko.

Lanek iragarri baino egun batzuk geroago hasi da, aurretik ondoko eraikinak pitzadurarik ote eta zein egoeratan dagoen jasotzeko txosna egin delako, eta fatxadatik pasatzen zen telekomunikazioetako linea erretiratu behar izan delako. Lanaren esleipendun eta Mallabia herrikoa den Jon Hondalan eta Zulaketak enpresako langileek hasiera eman diote lanari goizean. Obrak 244 metro karratuko azalera utziko du.

Lan hau indarrean dugun Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn) aurreikusi eta jasota dago. Udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea, alde zaharreko hirigunearen bihotzean dagoelako. Hori gauzatzeko eta lurra eskuratzeko udala jabeekin negoziatzen jardun du. Erakundeak urbanizazio proiektua enkargatu zuen, zeina otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean