Lomi Power eraikinari agur
Lomi Power fabrika zaharrak agur esan dio Ermuari. Areitioko igoeran, BI-3344 errepidearen albo batean kokatzen zen eraikina eraitsi dute azken asteetan, gure herrian etxebizitza promozio berri bat eraiki ahal izateko.
Lomi Powerreko aparkaleku gunea pasatu den apirilean itxi zuten, eta harrezkero zorua garbiketzeko eta deskontaminatzeko lan ugari egin dituzte gune horretan. Maiatzean hasi ziren eraikina botatzen, eta egun jada ez da fabrika zaharraren arrastorik Ermuan.
Promociones Loiola enpresak bultzatuta, 57 etxebizitza libre altxatuko dira Lomi Power enpresak utzitako lekuan, bakoitza bere trasteleku eta garajearekin. Beste 27 etxebizitza tasatu ere egingo dira, eta babes ofizialeko 18. Bizileku guztiak hiru dorretan banatuko dira. Gainera, udalaren esku geldituko diren txandakako 100 garaje eraikiko dira. Bizkaia etorbidetik iritsi ahalko gara etxebizitza eta garaje berrietara, baita Zearkaletik ere. Izan ere, egun baskulako autobus geltokia kokatzen den lekuak lurrazpiko pasabidea eraikiko da.
Altuna y Uria eraikuntza enpresak akordioa egin zuen Promosa Sozietate Publikoarekin, lurrak erosi eta promozio berri hori eraiki ahal izateko.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean