Udalbatzak ikasturte berri bati hasiera emango dio asteartean, hainbat batzordera deituta baitaude zinegotziek

06.09.19
Erakundea

Ermuko Udalbatzak udal ikasturte berri bati hasiera emango dio datorren astean, hasi berri dugun 2019-2023 agintaldiko lehena. Herriko ordezkariek erakunde lanak eta asteroko bilerak egiteari hasiera emango diote, udaren ondoren. Gehienak lanean hasita dira abuztuaren azken edo irailaren lehen lan-egunetatik.

Uztailetik ofizialki bildu gabe dago Udalbatza, abuztuan ez baita bilerarik egiten

Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotziek deituta daude astearterako, goizeko bederatzi eta erdietatik aurrera bilduko den Gai Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharko dituen Batzordera. Eguneko gai-zerrendak lau puntu hartzen ditu barne. Bilerari hasiera emango zaio, bertaratutakoei edozein gaiekiko zerikusia edo bateraezintasuna baduten adieraz dezaten. Jarraian, urtea bukaerara arte Ermuko Antzokian izango ditugun jarduera eta ikuskizunen berri emango da.

Hirugarren puntuan, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astean gauzatuko diren jarduerak eta prestaturiko programaren berri emango da, baita bizikletaz ibiltzeko ibilbideen sarearen berri ere. Laugarren eta azkenean, Santa Ana auzoaren Hiri Berrikuntzarako plan Berezia behin-betikoz onartzearen inguruan berri emango da.

Agendak hiru bilera jasotzen ditu: Tokiko batzarena, gehi Gai Orokorren eta Ogasun-Kontuen Batzordeena

Ordezkari guztiontzat izango den lehen bilera horren atzetik eta goizeko 11etatik aurrera zinegotziek bigarren bilera bat izanen dute; kasu horretan Kontu-Ogasunei dagokiena. Lan-batzar horretako kideek hiru gai aztertuko dituzte, eguneko gai-zerrendan jasotzen denaren arabera. Lehenik bilkuran dauden zinegotziek eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emango dute. Jarraian Kontuhartzaileak egin duen barne kontroleko urteko planaren berri emango. Hirugarren, eta azkenik, kreditu transferentzien 1. espedientea eratzen duen udal Aurrekontuaren 3. aldaketa onetsiz alkateak emaniko 2615/2019 zenbakidun dekretuaren berri emango da.

Batzorde bi horiek irekiak direnez, zuzenean emango ditugu streming bidez, Interneti esker mundu zabaleko edozein lekutik interesa izan dezakeen edozeinek jarraitu ahal izateko.

Egunari hasiera lehenago emango diote Toki-batzordeko kideek, goizeko 8 eta erdietarako bilduko baitira ondorengo bileretako eta beste hainbat gai ezagutu eta sakontzeko. Gai-zerrenda hori ikusteko, saka estekaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian