Haurreskolak haur eta jaioberrien izen-emate aldi berria zabalduko du
Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldi berria irekiko duela iragarri du. Izenemate hori 2018 eta 2019an zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak bederatzi egunez –urriaren 1tik 9ra bitartean- abenduan, urtarrilean, edo otsailean haur-eskolara joaten hasi nahi dutenen umeen eskariak jasoko ditu. Gurasoek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Bulegoa astelehenetik ostiralera zabalik izango dute 13:30etatik 14:30etara bitartean. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.
2019-2020 ikasturterako liburuxkak zerbitzuaren eta baldintzen berri zehatza ematen du.
Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:
- Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, 3 gela, 24 toki eta une honetan 20 leku libre daude.
- Urte 1etik 2ra bitartekoentzat, 3 gela, 39 toki eta une honetan, beste 6 toki dute hutsik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Partzuengoaren webgunea.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte