Ermua Antzokira estreinuko 17 film berri ekarriko digu urriak
Urriko hilabeteak Ermua Antzokian goza ahal izango dugun zine programazio berria dakar. Ostiralean urriko eskaintzari hasiera emango diogu; zeinak estreina eta berri berriak diren 17 filma ekarriko digun, adin eta zaletasun guztientzako aukera zabala. Hilean zehar zineklubean bost filma ikusi ahal izango ditugu, atal komertzialeko beste zortzi eta haur eta gaztetxoentzat beste lau.
Hilero bezala, eskuragarri dago hileko zine bonoa. Txartel honek zineklubeko eta zine komertzialeko saioetara joateko aukera ematen du, pelikula bakoitzeko 1,5 euro baino gutxiago ordainduta. Urriko bonoak 16,9 euroko prezioa du 13 zintaren truke, eta Lobiano Kultur Gunean edota Ermua Antzokiko leihatilan eros dezakegu
Osteguneko zineklubean Los informes de Sarah y Saleem’ titulua ikusi ahal izango dugu. Palestinan egindako lana, Muayad Alayanek zuzendutakoa. Iaz estreinatu zen eta 127 minutu irauten ditu. Benetako gertakizunak oinarri dituen drama da, ezkontzaz kanpoko pertsonen arteko amodio harremana dutenen artean. Sarah Jerusalemeko mendebaldean kafetegia zuzentzen duen emakume israeldarra da. Salem berriz edariak hornitzen dituen palestinarra. Bikotearen arteko harremana ezagutzen denean arriskuan egongo dira, militar israeldarren jomugan geratuko baitira. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda asteburuan iritsiko da. Hain zuzen ere larunbat arratsean. Zazpi eta erdietan André Øvredalel zuzenduriko ‘Historias de miedo para contar en la oscuridad’. Filma ipar amerikarra proiektatuko dugu. Terrorea lantzen duen lana da, naturaz gaindiko fenomenoak kontatzen dituena 111 minututan. Aurten estreinatu izan da, Guillermo del Torok ekoiztuta. Sinopsiaren laburpena jasotzen duenez Mill Valley herri txikiko etxebizitzan sekretu handiak dituen Sarah bizi da. Bere bizitza gogorra beldurrezko istorio gisa eta liburu batean idatzi zituen. Alea ez iraungiko eta gazte talde baten eskuetara iritsi ondoren bertan kontatuko hainbat benetan erreal egingo dira. Filma hau larunbatean, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.
Asteko bigarren proposamen komertziala ipar Amerikatik iritsi zaigun ‘Ad Astra’ titulua da, James Grayk sinatzen duena. Fikzio-zientziako thrillerra da, aurtengoa eta Brad Pitt, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland eta Ruth Negga bezalako aktore ospetsuak biltzen dituena. Luzemetrai honek Roy MacBrigde astronautak eguzki-sistematik kanpo bere aitaren bila eta planetaren biziraupenerako mehatxu den misterioa argitzeko eginen duen bidaia kontatuko digu. Bidai horrek naturari dema eginen dioten eta kosmosean dugun lekua kolokan jartzen duten sekretuak erakutsiko dizkigu. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igandeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Asteko eskaintza haur eta gazteentzako igande arratseko 5etan eskainiko dugun ‘Angry Birds 2 3Dn’ tituluaz bukatzen da. Marrazki bizidun koloretsuek txorien abentura berriak ikusteko aukera emango. Entretenimendua Chuck, Bomb, Zeta txoriekin eta berde koloreko txerriekin. Egokia ikusle ororentzat.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa