FEMP elkartearen Lurralde Kontseiluko kide izendatu dute herriko alkatea

04.10.19
Erakundea

Ermuko alkatea FEMP elkartearen –Espainiako Probintzia eta Udalerriek osaturiko Federazioaren- Lurralde Kontseiluko kide izendatu dute herriko alkatea, iraileko hirugarren astea amaieran Madrilen entitatean egindako XII. Osoko edo Plenoan. Bilera nagusi horretan erakundeak ia 300 ebazpen hartu ditu eta bost Erakunde Adierazpen onartu, guztiek agintaldi honetako lan ildo nagusi izango direnak. Lehen adierazpenak tokiko erakundeen finantzazioa hobetzeko erakundearen konpromisoa berresten du eta hiru ekimenei babesa emateko deia egiten: udalen kudeaketa ekonomikoa eta finantzazioa hobetzea; toki erakundeetan diru soberakinak erabiltzeko mugak ezabatzea eta arriskuan dauden udalerrien egoera hobetzen laguntzea.

Osoko bilera horretan jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak luze eta zabal jasotzen dira erakundeak argitaratzen duen ‘2019ko iraileko, Carta Local, 327. zenbakiko aldizkarian’. Aldizkari horretan eta bere 14. orrialdean hain zuzen ere, Lurralde Kontseiluko kideak adierazten dira, Juan Carlos Abascal alkatea tartean izanik. Herriko alkateak adierazi du “harro sentiaranen duela kontseilu horretako kide izateak eta udal-gintzako erronkatan lan egitea, esaterako, herrigandik hurbilen dauden administrazioek deszentralizaturiko zerbitzuak jasotzea; eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko finantzazioaren tresna lantzea, garapen jasangarriko helburuak bultzatu ahal izateko. Horretan jardutea ez da hain arraroa, Europako iparraldeko herri aurreratuenek horrela eginen baitute, eredu horri jarraiki”.

Herriko ordezkari nagusia FEMP elkarteko osokoan izan da, Euskaditik bertaratu izan diren gainontzeko alkate eta zinegotziekin batera, horien artean Portugaleteko Mikel Torres, Eibarko Miguel de Los Toyos, Andoaingo maider Lainez, Irungo J. Antonio Santano eta Bilboko Begoña eta Alfonso Gil, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian