Antzokian ikusgai izango asteburuan ‘303’; ‘A dos metros de ti’; ‘Sordo’ eta ‘Playmobil’ filmak
Urriko bigarren aste honetan lau filma berri ikusteko aukera izanen dugu Ermua Antzokian. Asteko eskaintza irekiko du osteguneko zineklubak Hans Weingartnet alemaniarrak zuzenduriko ‘303’ titulua. Komedia ukituak dituen drama erromantikoa da, 120 minutuko iraupena duena. Sinopsiak dio Jule eta Jan elkarrekin Berlin hiriburutik irten eta Mercedes 303 modeloko karabanan bidaiatzen duten gazteak direla. Jule Portugalera doa mutil laguna ikustera eta Jan Espainiara, bere aita biologikoa ezagutzera. Gazte biek oso ezberdinak diruditen arren, uste baino lotura eta amankomuneko gauzak dituztela konturatuko dira bidaian. Jatorrizko bertsioan alemanez ikusi ahal izango dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Justin Bakdoni zuzendariaren ‘A dos metros de ti’ tituluarekin. Aurten estreinaturiko ekoizpen ipar-amerikarra da, 116 minutu irauten duena. Drama erromantikoa da, nahasten dituen osagaien artean gazte nerabeak eta gaixotasuna daudelarik. Sinopsiak jasotzen duenez Stella hamazazpi urteko gaztea da, beste modu batean bizi dena, lagunekiko modu ezberdinean. Gaixo dago, fibrosi kistikoa du eta ospitalean pasatzen du denbora asko. Bere ohiko egunak eta buruarekiko duen kontrolak aldaketak jasango ditu gaixotasun berbera duen Will gaztea ezagutu ondoren. Bikoteak ezin du konexioa ekidin; harreman berezi eta arriskutsua eratuz, elkar kutsatu ez dezaten distantzia mantendu beharko baitute. Estreinu berri hau larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala irailean estreinatu den ‘Sordo’ tituluko filma da, Alfonso Cortés-Cabanillasek zuzendurikoa. Akzio thrillerra da, ehun eta hogeita bat minutuko iraupenekoa eta, besteak beste, Asier Etxeandia, Hugo Silva, Marian Álvarez edo Imanol Arias ermuarra bezalako aktore ezagunak bildu duena. Laburpenak kontatzen duenez filma 1944. urtean kokatzen da, Espainiako guda zibilaren lau urtera, frankismoari aurre egiten oraindik maki ugari zeuden garaian. Horietako bat Alselmo da, sabotaje ekintza baten ondorioz entzumena galdu eta gor geratutako gizona. Basoan ezkutaturik bizi da, Bosch kapitainaren tropek eta Darya Sergéevich mertzenarioak inguratua dutelarik. Gor izanik, isiltasunak lagun eta ispilu izanngo eta, baita, bere arerio eta mugarik handiena. Larunbat gaueko hamarrak eta laurdenetan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Asteko zine eskaintza aurtengo beste film berri batekin bukatuko da; kasu honetan marrazki bizidun eta euskarazkoa; ‘Playmobil’ zeina igande arratsaldeko 5etan ikusi ahal izango duguna. Abenturak eta dibertsioa familiako kide guztiontzat.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan