Gobernu Irekirako Aliantzaren barneko proiektu pilotuan parte hartuko du Ermuak

10.10.19
Erakundea

Gobernu Irekirako Aliantzaren (Open Government Partnership – OGP Euskadi delakoaren) baitan garatuko den eta Gipuzkoako Foru Aldundiak buru izango duen proiektu pilotuan parte hartuko du Ermuko udalak, Donostiako udalarekin eta Arabako Aldundiarekin batera. Gobernu Irekirako Aliantza nazioarteko erakunde esanguratsua da, horren helburua gobernu ‘irekiagoak’ bultzatzeko moduak garatzea eta gobernuak ebaluatzea izanik. Euskadik horretan parte hartzeko eskari bateratua aurkeztu izan dute Eusko Jaurlaritzak; hiru lurralde historikoetako Aldundiak eta hiriburu bakoitzeko udalak, Innobasque –Berrikuntzarako Euskal Agenntziak- eta Zuzenbide Kolaboratiboko euskal Elkarteak.

2018-2020 biurtekorako OGP Euskadik 5 konpromiso identifikatu ditu eta bakoitzeko lan-taldeak eratuz autonomi erkidegoko ta tamaina desberdinetako administrazio publiko, eragile sozial eta herritarrekin. Gure udala identifikaturiko konpromisoetako lan talde biren barne dago; hain zuzen ere, gure udala lantzen ari den proiektu estrategikoekin eta helburuekin lotura estuena duenetan. Lan taldeak ondorengoak dira:

Gipuzkoako Aldundiak proiektu pilotua aurkeztuko du Gobernantza Demokratikoaren Institutuarekin batera Izarra Centren

Ermuak parte hartuko duen proiektu pilotua integritate edo zuzentasunaren Euskal Sistema izeneko konpromisoaren barne dago. Parte hartze horri esker gure udalak erakunderako integritate sistema propioari heldu ahal izango dio, OGP Euskadiko lan taldeak lantzen ari denaren ildotik jarraiki guk baloreetan oinarrituriko kudeaketa eredua gure egin nahi dugulako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urriaren 23ko asteazkenean Izarra Centren aurkeztuko du proiektu pilotua eta horren inguruko xehetasunak eguerdiko 12etatik aurrera. Aurkezpena Administrazioa Eraldatzeko eta Berritzeko Zerbitzuaren zuzendari nagusiak, Goizeder Manotasek, saileko Haritz Ugarte eta Esther Larrañaga teknikariekin batera. Aurkezpen ekitaldi horretan ere parte hartuko du Gobernantza Demokratikorako Institutuak ‘Globernance’ eta bertatik etortzekoak dira –oraindik erabat ziurtatu gabe- zuzendaria Daniel Innerarity edo Juanjo Álvarez eta Txetxu Ausín.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua