Ezohiko bilera egingo du Udalbatzak astearte honetan

14.10.19
Erakundea

Ezohiko Osoko Bilkura izango du bihar asteartea, urriak 15, Ermuko Udalbatzak. 19:00etan hasiko da saioa lehenengo deialdian Ermuko udaletxeko Bilkura Aretoan; bestela, bigarren deialdia 19:30erako luzatu da.

Hamaika puntuk osatzen dute gai-zerrenda, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin hasiko da. Jarraian, aurreko azken bi bileretako aktak onartuko dira, biak ere uztailaren 23koak.

Laugarren puntuan datorren azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde-mahaietarako kideen zozketa egingo da. Ondoren, Udal Kontuhartzailetzak barne kontrolerako egindako urteko planaren berri emango da, baita Aurrekontuaren hirugarren aldaketa ahalbidetzen duen Alkate Dekretuaren berri ere.

Bilkuraren bigarren atalean, plan eta aldaketa ezberdinak onartuko dira, besteak beste, Santa Ana auzoaren hiri berrikuntzarako Plan Berezia eta Ureta II sektore industrialeko Plan Partziala.

Gogorarazten dizuegu saioa 19:00etatik aurrera zuzenean eskainiko dugula Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal ofizialean.

Dokumentazio guztia, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Goizean, informazio saioak

Bihar goizean, gainera, Informazio Batzordea eta Promosako Batzorde Orokorra izango dira udaletxean. Lehenengo saioa 09:30ean hasiko da, eta STEAM Zaletasunak proiektua, Jabekuntza Eskolako ikastaroen programa, ekintzailetza alorreko jarduerak eta Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzearen inguruan PSE-EE/PSOEk aurkeztu duen mozioa aurkeztuko dira. Promosako Batzorde Orokorrari dagokionez, 11:00etan hasiko da eta 2018ko kontu orokorra onartzeaz gain, Zearkaleko 35. zenbakiko zorua eskuratzea eztabaidatuko da.

Osoko Bilkura bezala, bi bilera horiek ere streaming bidez ikusi ahalko dira Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua