Asteburuko zine programazioa aldatu behar izan da
Banatzaileekin izandako desadostasun berrien eta banatzaileek jasaten dituzten presioen eraginez, Woody Allenek zuzendutako “Días de lluvia en Nueva York” filma iparamerikarraren proiekzioa atzeratu behar izan duela ezagutzera eman du Ermuko udal kultura sailak, ohar baten bidez.
Adierazitako filma horren ordez larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan Stephen Kingen eleberri arrakastatsua oinarri duen eta Andy Muschietti zuzendutako “It. Capítulo 2” zinta iparamerikarra proiektatuko dugu.
Udal Kultura sailak atsekabea sentitzen du aldaketak eragiten dituzten eragozpenengatik eta Ermua Antzokiko erabiltzaile guztiei egoeraz jabetzeko eskatzen die. Horrez, gain esan behar saila buru-belarri lanean ari dela Woody Allenen zinta hori azaroan zehar eskaini ahal izateko.
Aste honetako eskaintzaren laburpena
Horiek horrela, asteburu honetan Ermua Antzokian edukiko dugun zine emanaldien xehetasunak ondorengo hauek dira:
Osteguneko zineklubean, Antoine Raimbault zuzendariaren “Una íntima convicción” titulua proiektatuko dugu. Aktore protagonistak Marina Foïs eta Olivier Gourmet dira eta istorioa benetako gertakizuna oinarri izanik. Abokatu talde bat ziur dago erailketa akusazioduna bat inuzentea dela eta justua ez den epaiketari aurre egiten ari dioela. Liluragarria eta harrapatzen zaituen lana da, karga etiko handikoa. Tentsioari azken minutura arte eusten dion filma. Una íntima convicción filma jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da ostegun honetan, 20:30eatik aurrera.
Zine komertzialari larunbatean helduko diogu, arratseko 19:30etan, lehen aldiz proiektatuko dugularik ‘Litus’ tragikomedia espainola. Zuzendaria Dani de la Orden da, eta protagonisten artean, besteak beste, ondorengo aktoreak ditugu: Quim Gutiérrez, Belén Cuesta, Adrián Lastra eta Marta Nieto. Filmak lagun batzuenn berrelkartzea kontatzen du, taldeko kide bat zendu denetik hiru hilabete beranduago. Burutsua eta dibertigarria da, kontrapuntu malenkoniatsu batekin, gogoetarako, berriz elkartzeko eta adiskidetzerako gonbita da filma hau, denboraren igarotzearen gainetik. Litus igandean ere izango da ikusgai, 22: 00etan, eta astelehenean, 20: 30ean.
Asteburuko bigarren zinta komertziala, esan bezala, ‘It. Capítulo 2’ zinta iparamerikarra da. Andy Muschiettik amaiera emango dio lan honekin behar bada Stephen Kingen eleberri onenaren moldaketa bikainari. 30 urte igaro dira haur talde batek Derryko herri txikian aurre egin behar izan ziotenetik, prestatuta ez zeuden izu bati. Orain, helduak direnez, indarrak batu beharko dituzte berriro, beren bizitza markatu duen amesgaizto bati amaiera emateko. Jessica Chastain, Bill Skarsgard, Peter Bogdanovich eta Stephen King aktoreek parte hartu dute film honetan. It, 2. kapitulua larunbateko 22: 00etan eta igandeko 19: 30ean ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gazteen emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan marrazki bizidunen ‘Misión Katmandu’ titulua eskainiko dugu. Elurretako munstro deitoragarriaren existentzia frogatu nahi duen ikertzaile talde bitxi baten abentura dibertigarria.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiak duen mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan