Azken sarrerak El Monaguilloren umorezko bakarrizketarako

23.10.19
Ermua Antzokia

Sergio Fernandezek, El Monaguillo goitizenez ezagunagoa denak, 20 urte bete ditu eszenatokietan… eta oraindik ere utzi egiten diote! Telebistako umorista ezaguna Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, 22: 15etik aurrera, ¿Solo lo veo yo? ikuskizun berriarekin, eta emanaldia sarrerak agortzear dago jada.

El Monaguillo aurpegi ezaguna da pantaila txikian, eta El Hormiguero edo Me Resbala bezalako saio askotan ikusi dugu. Orain, Malagako komikoak bere bakarrizketarik onenak biltzen ditu emanaldi honetan, bere gogoeta dibertigarrien antologia, eta bere haurtzaroan zehar ibilaldi bat egiteraino, gehien markatu duten filmekin. Dantzatu eta abestu egingo dugu, eta festa bat izango da … edo nik bakarrik ikusten dut?

Magia, prestidigitazioa, hipnosia... ez du horrelako ezer egingo, baina barreak ziurtatuta daude. El Monaguilloren azken ikuskizuna dela esan genezake, baina ez, oraindik hipoteka asko geratzen baitzaio ordaintzeko. Hala ere, umoregile dibertigarria inoiz baino komedia gose handiagoarekin dator, eta ezin duzu bere emanaldia galdu.

85 minutu inguruko iraupena du ikuskizunak, eta ostiral honetako 22:15ean hasiko da.

Azken sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan. Sarreren salmenta handia dela eta, ez da ziurtatzen leihatilan eskuragarri egongo direnik.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian