Integritatearen euskal sistema eta gobernu ona landuko duen erakunde arteko proiektu pilotua aurkeztu da Ermuan
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernu Irekirako Aliantzarekin (Open Government Partnership – OGP Euskadi delakoarekin) batera aste honetan Ermuan aurkeztu du “Integritatearen Euskal Sistema eta Gobernu Onaren” izenburupean garatuko duten proiektu pilotua. Aurkezpen ekitaldia asteazken eguerdian egin zen Izarra Centre eraikinaren areto nagusian, ‘Globernance’ Gobernantza Demokratikoaren Institutuko kide hainbat bertan izan zirelarik; Daniel Innerarity zuzendaria; Juanjo Álvarez idazkaria eta Txetxu Ausin ikerlaria.
Aldundiko ordezkari Goizeder Manotasek saioa ireki eta proiektuaren testuingurua eta arrazoia azaldu zituen. Haritz Ugartek horren faseak zehaztu eta udaleko zuzendari nagusi, Rosalía Herrerak, gure erakundean emandako pausoak eta egindako ibilbidea laburtu zuen. Daniel Innerarityk filosofia politikoaren ikuspegitik planteamendu orokorraren inguruko hausnarketa eta erronka honi heltzeko arrazoiak konpartitu zituen. Juan Jose Alvarez katedratikoak alor juridikotik heldu zion, gardentasunaren edo gobernu irekiaren lege arinen inguruko kontzeptuak jorratuz. Azkenik, Txetxu Ausin ikertzaileak etikaren ikuspuntua landu eta eskaini zuen.
Gobernu Irekirako Aliantzaren (Open Government Partnership – OGP Euskadi delakoaren) baitan garatuko den eta Gipuzkoako Foru Aldundiak buru izango duen proiektu pilotuan parte hartuko du Ermuko udalak, Donostiako udalarekin eta Arabako Aldundiarekin batera. Gobernu Irekirako Aliantza nazioarteko erakunde esanguratsua da, horren helburua gobernu ‘irekiagoak’ bultzatzeko moduak garatzea eta gobernuak ebaluatzea izanik. Euskadik horretan parte hartzeko eskari bateratua aurkeztu izan dute Eusko Jaurlaritzak; hiru lurralde historikoetako Aldundiak eta hiriburu bakoitzeko udalak, Innobasque –Berrikuntzarako Euskal Agenntziak- eta Zuzenbide Kolaboratiboko euskal Elkarteak.
Ermuak parte hartuko duen proiektu pilotua integritate edo zuzentasunaren Euskal Sistema izeneko konpromisoaren barne dago. Parte hartze horri esker gure udalak erakunderako integritate sistema propioari heldu ahal izango dio, OGP Euskadiko lan taldeak lantzen ari denaren ildotik jarraiki guk baloreetan oinarrituriko kudeaketa eredua gure egin nahi dugulako.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian