2020ko Ordenantza fiskalak onartzeko bilduko da bihar Udalbatza

28.10.19
Erakundea

Ermuko Udalbatza astearte honetan, urriaren 29an, bilduko da hileko ohiko osoko bilkurarako, 2020rako zerga-ordenantzetan oinarrituko dena. Bilera 19:00etan hasiko da lehenengo deialdian, edo 19:30ean bigarrenean bada, udaletxeko Bilkuren Aretoan.

Deialdiak 26 puntu ditu gai-zerrendan, eta ohi bezala hasiko da, bertaratutako zinegotziei bilerako gaiei buruzko edozein interes garrantzitsuren berri emateko gonbidapena eginez. Ondoren, aurreko bilkurako aktaren onarpena bozkatuko da, pasa den urriaren 15ean egindakoa.

Ordenantzei buruzko eztabaida hirugarren puntuan hasiko da. Udal Osoko Bilkurak PPk ordenantza fiskalen inguruan aurkeztutako 21 zuzenketak aztertuko ditu, gainerako talde politikoek aurreko Kontu eta Ogasun Batzorde Berezian atzera bota zituztenak.

Zuzenketen ondoren, Udalbatzak berretsi egingo du Ermuko Udal Kirol Erakundea toki-erakunde autonomoan zerbitzuak eman eta kirol-jarduerak burutzeagatiko tasa arautzen duen 27. ordenantza fiskalaren aldaketa.

Bilkurari amaiera emateko, 2020ko Ordenantza Fiskalak onartu eta galde-eskeen txanda egingo dira.

Gogorarazi nahi dizuegu saioa zuzenean emango dela 19:00etatik aurrera udalaren webgunearen bidez, baita Youtubeko kanal ofizialetik ere.

Dokumentazio guztia eta gai-zerrenda hemen kontsulta daitezke.

Informazio Batzordea goizean

Bihar, astearte goizean, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea egingo da. 09:30ean hasiko da bilkura, eta besteak beste, ingurumen hezkuntzako tailerrak, Ermua Hiri Hezitzailea proiektua, Goienkaleko ezpondak edota Gernikako Estatutuari eta Kataluniako procésari buruzko mozioak landuko dituzte.

Osoko bilkurak bezala, saio hau ere streaming bidez emitituko dugu Udaleko webgunean eta Youtubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da