Azaroko zine programazioari ekiteko 'Ray&Liz'; 'Día de lluvia en Nueva York' eta '@buelos' eskainiko Ermua Antzokian

29.10.19
Ermua Antzokia

Azaroko programazio berriari helduko dio ermua antzokiak asteburu luze honetan. Zineaz gozatzeko aukera ostegunean izango dugu, iluntzeko 20:30etan, Richard Billingham zuzendari britainiarraren ‘Ray&Liz’ filmarekin. 2018koa da, generoaz draman kokatzen dena; BAFTA sariak jaso ditu idazle, zuzendari eta ekoizle berri onenarentzat, baita aipamenak Locarno ea Sevillako jaialdietan. Laburpenak jasotzen duenez istorioa Birmingham herriak kokatzen da. Bertako Billingham familiak muturreko erritualak egiten ditu, tabuak hautsiz. Richard Billingham argazkilari eta zuzendariaren memorietan oinarriturik dago eta filmak bere guraso Ray eta Lizen bizitza kontatzen du, semeekiko izan zuten eragin eta harremanaz, Jaso anai gaztea barne.

Ostiraleko jai egunaren ondoren zine komertzialaren txanda hasiko da. Larunbat arratseko 7etan ikusmin asko piztu duen Waoddy Allen zuzendariaren ‘Día de lluvia en Nueva York’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Estreinatu berri den komedia eta erromantzeko zinta. Lan egiten duten aktoreen artean, besteak beste, Elle Fanning, Selena Gomez, Jude Law, Annaleigh Ashford, Rebecca Hall eta Diego Luna ditugu. Laburpenean jasotzen denez, maitemindurik dagoen Gatsby Welles eta Ashleigh bikotea eguna New York hirian pasatzeko asmoa du. Neskak Roland Pollar zinegile ospetsua elkarrizketatu behar du. Mutilagunak Chan neska eta aspaldiko ezagunarekin topo egingo eta antzinako sentimenduak berreskuratuko. Bestalde, Ashleigh-k beste bi gizonengan interesa piztuko du. Ezustekorik gertatu al daiteke? Igande arratsean, 19:30etatik aurrera, filma bera ikusteko bigarren aukera bat izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala ekoizpen espainiar bat da; ‘@buelos’ titulukoa Santiago Requejo zuzendariak sinaturikoa. Aurten estreinaturiko luzemetraia da, 98 minutuko iraupena duena. Laburpenean jasotakoaren arabera 59 urte dituen eta langabezian dagoen Isidro Hernandezek bi urte daramatza lan-eskaintzarik jaso gabe, Egoeraz higuindurik lanera bueltatzeko duen aukera bakarra negozio propio zabaltzea dela erabakitzen du. Duen adinarekin eta gizartean bere adinekoak ilobak zaintzeko direla uste bada, zertan izan daiteke ekintzaile? Erantzuna galderan bertan dago; haurtzaindegi bat muntatuko beretsu dauden beste ezagunekin batera. Lan hau larunbat arratseko zazpi eta erdietan; igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratseko 5etan, gaztetxoak ‘Tabaluga y la princesa infantil’ marrazki bizidunen abenturak ikusi eta gozatu ahal izango dituzte. Zintak 98 minutu irauten ditu eta aproposa da familiako kide guztiak ikusteko. Tabalugak izotzeko Lilli printzesa liraina ezagutuko du, elkarren artean adiskidetasuna sentimenduaz gaineko lotura eratuz. Mundua izotzetako gizon maltzurrarengatik salbatzeko, inoiz bizitzako abenturarik handienak pasa beharko dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan