Ermua Antzokiaren asteburuko zine eskaintzan ‘O que arde’; ‘La directora de Orquesta’; ‘El asesino de los caprichos’ eta ‘Manou’ ditugu

05.11.19
Ermua Antzokia

Azaroko bigarren asteak Ermua Antzokian goza ahal izango dugun estreinako azken zine programazio berria dakar. Hilero bezala, eskuragarri dago hileko zine bonoa. Txartel honek zineklubeko eta zine komertzialeko saioetara joateko aukera ematen du, pelikula bakoitzeko 1,5 euro baino gutxiago ordainduta. Azaroko bonoak 18,20 euroko prezioa du 14 zintaren truke, eta Lobiano Kultur Gunean edota Ermua Antzokiko leihatilan eros dezakegu.

Osteguneko zineklubean ‘O que arde’ titulua ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Aurtengo lana da, Oliver Laxek zuzendutakoa. 89 minutu irauten ditu eta gailegoz dago jatorrizko bertsioa. Drama bat da, Canneseko jaialdian epaimahaiaren saria jaso duena. Laburpenak jasotzen du, sute bat pizteagatik espetxean egin den Amador gizonak ez duela inor zain kondena bete eta irtetzen denean. Lugoko mendietan dagoen herrixkara bueltatzen da, Benedicta amaren etxera bizitzera harekin. Ama-semea elkarrekin biziko dira, luna txakurrarekin eta hiru behiekin batera. Naturaren erritmo lasaira biziko dira, sute bortitz bat gertatu eta zonaldea txikitu artean… Gertaera horren geroztik, dena aldatuko da. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda asteburuan iritsiko da. Hain zuzen ere larunbat arratsean. Zazpi eta erdietan Maria Peters errealizatzaileak zuzenduriko ‘La directora de la Orquesta’ proiektatuko dugu. Filma ipar amerikarra proiektatuko dugu. Komedia eta drama uztartzen dituen lana da, 137 minututan bildutakoa. Iaz estreinatu zen. Sinopsiaren laburpena jasotzen duenez Antonia Brico neskatila eta gurasoak Estatu Batuera joango dira bizitzera. 24 urterekin orkestra zuzendaria izateko ametsa du. Berlineko Osketra Filarmonikoa zuzentzeko azterketa egiteko erabakia hartuko du. Une horretan bizitzako amodioa izan daitekeena ezagutuko eta bihotzari edo buruari eta bizitzako ametsari kasu egitea erabaki beharko du. Filma hau larunbatean, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘El asesino de los caprichos’ titulu nazionala da, Gerardo Herrerok sinatzen duena. Erailketak eta polizia kontuan jasotzen dituen filma da, aurtengoa eta Maribel Verdú, Aura Garrido, Daniel Grao, Antonio Velázquez, Roberto Álamo eta Ruth Gabriel bezalako aktoreak biltzen dituena. Luzemetrai honek kontatzen ditu auzo aberats batean gertatutako erailketak, biktima guztien ezaugarri Goya autorearen grabatuen bilduma egitea delarik. Carmen Cobos eta Eva Gonzalez polizi inspektoreak ikerketaren buru izango dira, arte lanetan trafikatzea ohikoa den goi mailako gizarte kideen artean. Asasinoa harrapatzeko helburua izango dute, horrek biktimetan Goyaren kapritxoak deritzaten eszenak erreproduzitzen dituelarik. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igandeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Asteko eskaintza haur eta gazteentzako igande arratseko 5etan euskaraz eskainiko dugun ‘Manou’’ tituluaz bukatzen da. Marrazki bizidun koloretsuek txorien abentura berriak ikusteko aukera emango digu beste behin. Manou azkar eta gazteak kaioa delakoan dago, gurasoak bezala. Igerian, arrantzan eta hegan ondo saiatu arren, ez du gurasoek besteko trebezia. Zergatik ote? Egokia ikusle ororentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan