2020ko Ordenantza fiskalak %0,5 igotzea onartu du Udalbatzak

07.11.19
Erakundea

Ermuko Udalak datorren 2020. urterako udal tasa eta zergak aldatzea onartu du Osoko Bilkura saioan. Aurreko ekitaldietan egin bezala, Gobernu Taldeak Kontsumo Prezioen Indizerako (KPI) aurreikusitako errebalorizazioaren irizpidea aplikatu du; indize hori bizitzaren kostua islatzen saiatzen da, eta uneotan ehuneko puntu erdian dago. Beraz, Udalak ezartzen dituen tasak %0,5 igoko dira, aipatutako irizpideari kasu eginez.

Aldaketak PSE-EE/PSOE (6) eta EAJ (4) alderdien aldeko botoak jaso ditu; EH Bildu (3), Elkarrekin Ermua (2) eta PP (1), aldiz, aurka agertu dira.

Igoera irizpide orokorrak baditu salbuespenak: batetik, zaborren inguruko tasa, Debabarrenako Mankomunitateak zehazten baitu zerga; eta, bestetik, uraren prezioa, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eskumena baita.

Ildo berean, Udal Kirol Erakundean zerbitzuak emateagatik eta kirol jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa ere onartu du Udalbatzak. Tarifa hori %2 igoko da, UKEko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen lan-egoera hobetu ahal izateko.

Urriaren 29an egindako bilkuran, PPk aurkeztutako ordenantzei egindako 21 zuzenketak atzera bota ditu Udalbatzak, gainerako alderdi guztien kontrako botoa izan baitute. Juan Carlos Abascal alkateak "arduragabekeriatzat" jo du Alderdi Popularreko ordezkariak proposatutako tasa jaitsiera, 1,1 milioi euroko galerak eragingo lituzkeelako udal kutxentzat.

Bestalde, EH Bildu eta Elkarrekin Ermua alderdiek udal tasak bere horretan defendatu dute, baina EAJren kritikak jaso dituzte, "zuzenketarik edo bestelako irtenbiderik” ez proposatzeagatik.

Jarraian, Osoko Bilkuraren bideoa uzten dizuegu, 2020ko Ordenantza Fiskalen eztabaida osoa ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian