Alboko fatxada birgaitu eta horma-irudi bat margotzeaz amaiera eman zaio Izelaietako moldaketari

07.11.19
Hirigintza

Amaiturik geratu da –tren geltokiaren ondoko plazatik- Izelaieta eta Gipuzkoa Etorbidea lotzeko pasabidea zabaldu eta urbanizatzeko hirigintza-jarduketa. Pasabideak itxura berria du, jabeek alboko fatxada banatzailea egokitu, leihoak jarri eta horma-irudia egin ondoren. Jarduketa eta birgaitzea pintura-lanekin amaitu dira, baita beheko aldean horma-irudi bat egitearekin ere. Grafismo horrek hainbat hamarkada atzera arropak garbitzeko lekua (labaderoa) irudikatzen du, Izelaieta kalean bertan zegoena, pintatu den lekutik gertu. Marrazkiak oroitzapenari eustea du helburu, eta ez hain urrun dagoen garai bateko herriko azpiegitura, haren erabilera eta herrian izandako ohitura ahantzi ez dezagun.

Izelaieta kaleko 28. zenbakiko eraikina eraisteko, Udalak aurri-egoeran zegoen eraikinaren jabearekin sinatutako hirigintza-hitzarmena sinatu zuen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) A-07 VI. Mendeurrena eremuaren kudeaketaren aurrerapen gisa. Ataleko fitxa urbanistikoan honakoa esaten zen Izelaieta 28ko eraikinaren inguruan: “Izelaieta 28ko etxebizitza oso egoera txarrean dagoenez zonaldea kaltetzen du, horregatik eraistea proposatzen da Izelaieta eta tren geltokiko plazaren eta Gipuzkoa Etorbidea kaleen artean oinezkoentzako pasagune eta lotura egiteko, etxebizitzen arkupeetatik. Zoru guztia toki-sistema librea izango delarik”.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean