PSOE izan da beste behin alderdirik bozkatuena Ermuan Hauteskunde Orokorretan

12.11.19
Erakundea

Pedro Sanchez buru duen PSOE alderdiak lortu ditu boto gehien igande honetan Ermuan, 2019ko azaroaren 10eko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen barnean. Alderdi sozialistak 2.607 boto eskuratu ditu, baliozko botoen %29,93a.

2019ko bigarren Hauteskunde Orokor hauetako parte-hartzea %69,63koa izan da; pasatu den apirilaren 28ko hauteskundeekiko 5,68 puntu jaitsi da partaidetza, orduan %75,31ekoa izan baitzen. Bozkatzeko aukera duten 12.623 pertsonako erroldatik, 8.789 bizilagunek erabili dute botoa emateko eskubidea.

Hauteskundeen errepikapen honetan, gure udalerrian boto gehien izan duen bigarren alderdia EAJ izan da (1.652 boto, %18,96), eta jarraian, Unidas Podemos (1.553 babes, %17,83). Alderdi Popularra laugarren indarra izan da Ermuan, 1.208 botorekin (%13,87), eta EH Bilduk 937 pertsonen babesa izan du (%10,76).

Aurkeztutako gainontzeko alderdietako bakoitzak 300 boto baino gutxiago eskuratu ditu gure herrian, lerro hauen osteko taulan ikusi daitekeen moduan.

Abstentzioa %30,37koa izan da Hauteskunde hauetan.

Botoen xehetasunen taula eta % baliagarriak hautagai bakoitzeko
Kandidaturak Botoak % baliodunen
PSE-EE/PSOE 2.607 29,93
EAJ-PNV 1.652 18,96
Podemos-IU 1.553 17,83
PP 1.208 13,87
EH Bildu 937 10,76
Vox 243 2,79
Ciudadanos 211 2,42
Más País - C. Ecologista 142 1,63
Otros partidos 82 0,94

Hauteskunde Orokorretan Ermuan izandako emaitzen inguruan xehetasun gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu honako taula Excel formatuan.

2019ko apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretako datuak ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako