2020ko aurrekonturako herritarren proposamenen bilketa hasi da
Udal honek herritarrek egindako proposamenen fisikoen bilketari ekin zion atzo, hiru karpa edo informazio-puntu jarriz, ermuarrok lehentasunezkotzat jotzen ditugun gaia zeintzuk diren jakiteko eta horiek 2020ko agendan nahiz aurrekontuan jasotzeko. Herritarren ekarpenek hurrengo ekitaldi ekonomikoan kontuan hartu beharreko atalak eta lehentasunak zehazten lagunduko diote erakundeari. Kapar edo mahai informatioak San Pelaio parkean, Patxi plazatxoan eta Gipuzkoa etorbidean -hotelaren ondean- jarri genituen.
Parte-hartzeko prozesua, online bidezkoa, aurreko ostiralean hasi zen, azaroaren 8an. Ermuan erroldatuta gauden adin nagusiko pertsona guztiok gure ideiak, iradokizunak eta proposamenak aurkez ditzakegu datorren igandera arte, azaroaren 17ra arte, kontuan har daitezen.
Aurreko urteetan bezala, prozesuan parte hartzeko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, web orriaren bidez eskaintzen den online galdetegia bete dezakegu modu erraz eta erosoan.
Bestaldetik, udal honek herriko etxe guztietara bidali digun galdetegia dugu, zeinak erakundean lantzen ari diren ardatz estrategikoen laburpenarekin bat datorren. Ekimenean parte hartu nahi dugunok gure lehentasunak zeintzuk diren adierazi ahal izango dugu, eta horrez gain, horren barne gure herrian aurrera eramatea gustatuko litzaigukeen ekintza edo ideia zehatzak idatzi ahal izateko tartea dugularik.
Inprimaki hori paperean entregatu ahal izango dugu Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, udal liburutegian eta Miguel Angel Blanco kiroldegian horretarako prestatutako postontzietan. Agiria posta zerbitzuaren bidez ere bidal dezakegu zerbitzu publiko horretako postontzi batean utzita, frankeorik eta zigilurik erabili gabe.
Gaur –osteguna- eta bihar –ostirala– informazio-karpa edo puntu gehiago izango ditugu, prozesuari buruzko informazioa emateko eta gure formularioak bertan entregatu ahal izateko. Informazio-gune horietan materiala ere jaso ahal izango dugu, horien ondoren zehazten dugun leku eta ordutegietan:
- Azaroak 14, osteguna: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan eta San Isidro kalean.
- Azaroak 15, ostirala: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaio plazan eta Sallabenten, hotelaren aurrean.
Gure proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurre parte hartzean, baita internet bidezko galdetegia osatzean ere.
Proposamenak jaso ondoren, teknikari eskudunek teknikoki baloratuko dituzte ekarpen guztiak, eta 2020ko aurrekontuan sartuko diren ala ez erabakiko. Proposamenak ezetsiak izan daitezke, edo azterlan gehigarrien zain utzi, edo etorkizuneko jarduketetarako gorde. Gainera, zinegotziak telefonoz harremanetan jarriko dira ekintza zehatzak proposatzen dituzten pertsonekin, eta hartutako erabakiaren berri emango diete. Azken emaitzak gure web korporatiboan argitaratuko ditugu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua