Herritarrok 2020 aurrekonturako proposamenak aurkezteko epea aste bete luzatu da

15.11.19
Erakundea

Udal honek herritarrek 2020 aurrekontuan aintzat eta kontutan hartzeko proposamen bilketa beste aste betez luzatzea erabaki du, hain zuzen ere azaroaren 22ko ostiralera arte. Herritarren ekarpenek hurrengo ekitaldi ekonomikoan kontuan hartu beharreko atalak eta lehentasunak zehazten lagunduko diote erakundeari. Azken hiru egunetan San Pelaio parkean, Patxi plazatxoan, San Isidro edo Iparragirren eta Gipuzkoa etorbidean -hotelaren ondean- kaleetan izan ditugun karpa edo mahai informatioak jada ez ditugu gure esku izango, baina bai parte hartzeko eta gure proposamenak egiteko aukera eta bideak. Horiek bi dira, lehena fisikoa, etxean jaso dugun galdetegia Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, udal liburutegian eta Miguel Angel Blanco kiroldegiko guneetan horretarako prestatutako postontzietan lagatzea. Edo agiria posta zerbitzuaren bidez ere bidal dezakegu zerbitzu publiko horretako postontzi batean utzita, frankeorik eta zigilurik erabili gabe.

Bigarrena, aurreko urteetan bezala, udaleko web orriaren bidez eskaintzen den online galdetegia bete dezakegu modu erraz eta erosoan.

Gure proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurre parte hartzean, baita internet bidezko galdetegia osatzean ere.

Parte-hartzeko prozesua, online bidezkoa, aurreko ostiralean hasi zen, azaroaren 8an. Ermuan erroldatuta gauden adin nagusiko pertsona guztiok gure ideiak, iradokizunak eta proposamenak aurkez ditzakegu datorren ostiralera arte, azaroaren 22ra arte, kontuan har daitezen.

Proposamenak jaso ondoren, teknikari eskudunek teknikoki baloratuko dituzte ekarpen guztiak, eta 2020ko aurrekontuan sartuko diren ala ez erabakiko. Proposamenak ezetsiak izan daitezke, edo azterlan gehigarrien zain utzi, edo etorkizuneko jarduketetarako gorde. Gainera, zinegotziak telefonoz harremanetan jarriko dira ekintza zehatzak proposatzen dituzten pertsonekin, eta hartutako erabakiaren berri emango diete. Azken emaitzak gure web korporatiboan argitaratuko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua