Ezohiko Osoko Bilkura saioa astearte honetan

18.11.19
Erakundea

Ermuko Udalbatza Ezohiko Osoko Bilkurarako batuko da bihar asteartea, azaroak 19. Bilera 19:00etan hasiko da lehenengo deialdian, eta 19:30ean bigarrenean, Ermuko udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. 

Deialdiak 9 puntu ditu gai-zerrendan. Hasteko, ohiko gonbidapena egingo zaie bertaratutako zinegotziei, bilerako gaiei buruzko edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. 

Bileraren bigarren eta hirugarren puntuetan premiazko arrazoiak dituzten bi gai jorratuko dituzte: alde batetik, azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunekoa; eta bestetik, azaroaren 30eko Adierazpen Instituzionala, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna dela eta. 

Bi puntu horien ondoren, aurreko bilkurako akta onartuko da, urriaren 29an egindakoa, eta hiru mozio aurkeztuko dira: bi Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeari buruzkoak, eta bestea Askatasuna/Konponbide politiko baten aldeko manifestuari buruzkoa.

Zortzigarren puntuak Tokiko Gobernuaren hautagaitza aztertuko du UNICEFen Haurren Lagunarteko Hiria izateko deialdian. Azkenik, saioa amaitzeko, Jose Luis Araujok PSE-EE/PSOE alderdiko zinegotzi karguari uko egin izana jasota utziko da. Zinegotzi sozialistak 24 urte baino gehiago eman ditu Ermuko Udalean lanean.

Gogorarazi nahi dizuegu saioa zuzenean emango dela 19:00etatik aurrera udalaren webgunearen bidez, baita Youtubeko kanal ofizialetik ere. 

Dokumentazio guztia eta gai-zerrenda hemen kontsulta daitezke.

Informazio Batzordea goizean

Bihar, astearte goizean, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea egingo da. Saioa 09:30ean hasiko da, eta gai hauek jorratuko dituzte: azaroaren 25eko eta 30eko adierazpen instituzionalak, euriteek argiteria publikoaren gorabeherak edota Izarra Centreko enpresa haztegian dagoen We SSII enpresaren aurkezpena.

Osoko bilkurak bezala, saio hau ere streaming bidez eskainiko da Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua