'Hitz egidazu' lema duen hiztun boluntarioen ekimen berria berreskuratuko
Boluntarioak eta mintza-lagunak hartzeko kanpaina berria hasi da
Ermuak ‘Hitz egidazu’ programaren baitan hizkuntza boluntarioak lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko gaztelania zein euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana solaserako harremanetan jartzean datza ekimena, horiek debora zatitxoa eskaini diezaieten ofizialak ditugun bi hizkuntzetan berba-jarioa hobetu dezaten. Partaideek 18 urtetik gorako pertsonak behar dute izan.
Programaren helburua gaztelaniaz nahiz euskaraz oinarrizko ezagutza dutenei aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun nahiz euskaldun hiztunekin aritu eta praktika dezaten, ermuarrekin kultur ezberdinen arteko harremanak mamitu ditzaten.
Ekimen honetan laguntzaile izango dira Ermuko Guztiontzat Elkartea, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa eta Eusko Jaurlaritza.
Konpromisoa eta iraupena
Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez.
Nor izan daiteke boluntario?
Gaztelaniaz nahiz euskaraz hitz egiten duten pertsona adin nagusi guztiak izan daitezke boluntario.
Nor izan daiteke hizlari?
Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan adin nagusiak eta euskaraz nahiz gaztelaniako gutxieneko ezagutza dutenak.
Non inskribatu?
Argibide gehiagorako, Ermuko Udalaren Immigrazio Zerbitzura joan, Torreta Etxea –Bizkaia Etorbidea 15ean-, bertako 943 17 91 61 telefono zenbakira deitu.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako