Udaletxeko fatxada argi urdinez jantziko umeen eskubideak aldarrikatzeko

19.11.19
Gizartea

Aurten, 2019 honetan, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzio edo Hitzarmenaren 30. urteurrena ospatzen dugu. Konbentzio hori 1989ko azaroaren 20an onartu zen, haurren eta nerabeen eskubideak mundu osoan bermatzeko eta babesteko helburuarekin.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Hitzarmenaren 30. urteurrena dela eta, Ermuko Udalak bat egin du UNICEFek toki-erakundeen artean sustatutako ekimenarekin. Ekimen horrek hiriko eraikin esanguratsu bat urdin kolorez argiztatzea proposatzen du. Gure kasuan, udaletxeko eraikina argiztatuko dugu, hiru egunez jarraian: atzo, gaur eta biharkoan alegia. Hau da, hilaren 18an eta 20an (biak barne).

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz