Juan Carlos Abascalek Erosketa Publiko Berritzailearen II Foro Iberoamerikarrean parte hartuko du Kolonbian
Herritik kanpo egongo den bitartean, Beatriz Gamiz zinegotzia izango da jarduneko alkatea
Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea Medellinen (Kolonbia) izango da, azaroaren 26tik 28ra ospatuko den Erosketa Publiko Berritzailearen (EPB) eta Berrikuntza Irekiaren Iberoamerikako II. Foroan. Bi mahaitan parte hartuko du Abascalek, Espainiako Herrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) ordezkari gisa; izan ere, erakunde horretako Toki Batzordeko kide eta bokala da.
EPB eta Berrikuntza Irekiaren Iberoamerikako II. Foroak Espainian eta Latinoamerikan erreferentziazko topagune izan nahi du, alor publikoko EPB lantzeko. Iazko azaroan Santiago de Compostelan (Galizian) izandako lehenengo edizioari jarraipena emango dio Kolonbiako jardunaldiak.
Foroaren helburua berrikuntza-politikako joera berrien ondorioz EPBrako dauden aukerei heltzea eta lurraldean Erosketa Publiko Berritzailea ezartzeko gaur egun planteatzen diren erronkei buruz hausnartzea.
Ermuko alkatearen lehenengo parte-hartzea azaroaren 26an izango da, asteartea, Erosketa Publiko Berritzailea ezartzeko joerak eta aukerak jardunaldian. Erosketa Publiko Berritzailea tokiko esparrura iritsi da: herritarrengandik hurbilago dauden eragile berriak izeneko mahainguruan mintzatuko da Abascal; bertan, EPB egokia izan dela eta lurralde-erakundeek balioan jarri dutela erakusten duten ekimenak aurkeztuko dira.
Hurrengo egunean, hilaren 27an, Erosketa Publikoa Berritzailea Iberoamerikan ezartzeko erronken inguruko jardunaldia eskainiko da. Juan Carlos Abascalek Nola sortu gaitasunak EPB inplementatzen duten pertsonengan? erronkan parte hartuko du. Bertan, arlo publikoetan EPBko proiektuei aurre egiteko pertsonen gaitasunak garatzea ahalbidetuko duten ekimenak aztertuko dira.
Beatriz Gamiz, jarduneko alkatea
Juan Carlos Abascal herritik kanpo izango den tarte horretan, abenduaren 1era arte, Beatriz Gamiz zinegotziak jarduneko alkate kargua hartuko du.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua