Santa Zezilia Jaialdia izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian

21.11.19
Ermua Antzokia

Alboka Musika Eskolak eta Txindurri Dantza Taldeak Santa Zezilia jaialdia eskainiko dute ostiral honetan, azaroak 22, musikaren zaindariaren omenez. Ekitaldia 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. 

Sarrerak 3 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan. 

Giroa berotzen joateko eta herria musikaren erritmora esnatzeko, Irulitxa Txaranga 7:00etan aterako da kaleetara Santa Zeziliako dianarekin.

Albokaren XXV. urteurrena

Ermuko Alboka Musika Eskola sortu zeneko XXV. urteurrena ospatzen ari da aurtengo ikasturtean zehar. Mende laurdena dela eta antolatutako ekitaldien artean, larunbat honetan kalejira alaia egingo da herriko kaleetan zehar. Ondoren, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak eta senitartekoak bazkarian elkartuko dira Merkatu plazan. 

Bazkarian parte hartzeko, musika eskolako idazkaritzan txartela erosi beharko da. Helduentzat 12 euroko prezioa izango du, eta haurrentzako menuak, aldiz, 8 euro.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko