252 Gabonetako argi izango ditugu aurten herriko kaleetan

26.11.19
Erakundea

Argiak datorren asteazkenean, abenduak 4, piztuko dira

Badator Gabonetako kanpaina, eta hilabete baino gutxiago gelditzen da jada Gabon gaua ospatzeko. Ermuko kaleak hasi dira egun berezi horietarako prestatzen eta janzten, eta askok jada badituzte jai horietako bereizgarri diren argi apaingarriak.

Herri osoan guztira 252 dekorazio elementu kokatuko dira aurtengo Gabonetan. Gehienak, 225, Ximenez Catalunya enpresak jarriko ditu, lehiaketa publikoa irabazi eta lana esleitu baitzaio. Konpainia hasi da argiak jartzen, eta Udalaren eskuetan dauden beste 27 elementu zerbitzu eta obretako udal brigadak kokatuko ditu.

Gabonetako argien aurrekontua guztira 59.138,75 eurokoa da, BEZ barne.

Ximenez Catalunya enpresak izarrak, estalaktitak, Olentzeroren irudiak, elur malutak, arkuak eta bola argitsuak jarri ditu udaletxean, San Pelaioko kioskoan, Kaltxango inguruan, Baldespina, Goiko, Forja eta Orbe Kardinalako parkeetan, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan, Baldespina Markesa, VI. Mendeurrena, Diputazio, Zearkale, San Pelaio, Zubiaurre, Goienkale, Izelaieta, Erdikokale, Probaleku, Aldapa, San Isidro eta San Roke kaleetan eta Santa Ana, Abeletxe, Ongarai, Sakona, Zerukoa, Errebalburu, Okin Zuri eta Sallabente auzoetan.

Bestalde, udal brigadak dekorazio elementuak jarriko ditu Ongaraiko eta San Pelaioko plazetan, San Pelaio kaleko arkupeetan, Abeletxeko egoitzaren inguruan eta Hambretik eta Eibartik datozen herriko sarreretan.

Abenduaren 4an piztuko dira argiak

Ermuko Udalak datorren asteazkenerako, abenduak 4, antolatu du Gabonetako argiak pizteko ekitaldia. Jarduera Kaltxangoko oinezkoentzako gune berrian izango da; izan ere, aurten Orbe Kardinala plazan obretan ari direnez, Gabonetako zuhaitza Kaltxangon kokatu da.

17:30ean txokolatada herrikoia eskainiko da, eta 18:00etan, herri osoko argi apaingarriak piztuko dira. Elementu guztiak abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra arte, Errege Egunera arte, mantenduko dira martxan, bi egun horiek barne.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte