Ermuko Emakumearen Topaguneak 'Menina Saria 2019' jasoko du

27.11.19
Erakundea

Gobernuaren ordezkaritzak ''Menina 2019 Euskadi'' sarietako bat emango dio gure herriko udal zerbitzu horri, ''Berdintasunaren alde'' egindako lanagatik

Ermuko Emakumearen Topaguneak 2019ko Menina Euskadi Saria jaso du, Jesus Loza Espainiako Gobernuaren ordezkariak iragarri duenez, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldien egitarauaren berri emateko egin duen agerraldian. Gure udalerriak saria jasoko du datorren asteazkenean abenduaren 4an– Donostian egingo den ekitaldi ofizial batean, Konstituzioaren berrogeita batgarren urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan. Gure herriko Emakumearen Topaguneak hirugarren edizio honetako sarietako bat partekatuko du Gasteizko Udaltzaingoaren Genero eta Familia Indarkeriaren Taldearekin; Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Genero Indarkeriaren eta/edo Sexu Erasoen Ofiziozko Txangoarekin eta Miren Ortubay Fuentes andrearekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Menina Sariek aintzatespena ematen diete genero-indarkeriaren adierazpen guztiak desagerrarazteko konpromiso argia duten erakunde, elkarte eta pertsonei.

Sariek agerian uzten dute genero-indarkeria desagerrarazteko borroka erabateko lehentasuna dela Espainiako gobernuarentzat; izan ere, une oro konprometituta eta inplikatuta dago, elkarrizketaren, batasunaren eta gizarte-eragile guztiekin lan egiteko borondatearen bidez, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, horixe baita Estatu Itunaren helburu nagusia.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen