Eguberriak argiak eta ilusioa pizten ditu gure kaleetan

05.12.19
Gizartea

Eguberri jaiak ate joka ditugu; iristear, gero eta hurbilago. Hori dela eta, Ermuan jarri ohi dugun argiztapen apaingarria bart arratsaldean piztu zen, Kaltxangoko espazio berrian egindako ekitaldi herrikoi batean. Juan Carlos Abascal alkateak eta Miguel Ledesma, Jol Gisasola, Harri Araiztegi eta Jose Manuel Conde zinegotziek hirigune erdialdeko arbola eta konposizioak pizteko ekitaldian izan ziren. Plazatxoan jende ugari bildu zen, argiak pizteko ekitaldia ikustearekin batera, herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) eskainitako txokolatea eta bizkotxoak dastatu zutenak.

Aurtengo Gabonetan gure herrian argi apaingarrien 252 elementu ditugu. Kopuru horretako gehienak (225 multzo) Ximenez Catalunya enpresak jarri ditu, lehiaketa publiko bidez kontratatutakoak. Udaleko zerbitzuetako lan-taldeak beste 27 multzo osagarri jarri ditu Ongarai eta San Pelaio auzoetako plazatan, azken horren arkupeetan, Abeletxeko egoitzan eta hiriaren sarreratan (Eibartik edo Hambreko errepidetik). Gabonetako argiteriaren aurrekontu osoa 59.000 euro pasatxo da, BEZa barne.

Gabonetako argiak –kontsumo txikiko led haria– hilabetez piztuko dira, atzoko abenduaren 4tik urtarrilaren 6ko gauera bitartean. Hilaren 7an hasiko dira osagai multzoak erretiratzen.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik