Udalaren azken Osoko Bilkurako akordio eta onarpenak

09.12.19
Erakundea

Ermuko Udalbatzak hainbat proposamen bozkatu ditu joan den asteartean, azaroaren 19an, egindako Osoko Bilkuran. 11 puntu izan ditu bilkurak, eta horietan mozio eta adierazpen ezberdinak eztabaidatu dituzte.

2019ko urriaren 29an egindako bilerako akta onartu ondoren, Udalbatzak EAJ eta PSE-EE/PSOE alderdiek Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenaren inguruan aurkeztutako proposamenak aztertu ditu. Jeltzaleek eta sozialistek euren mozioen inguruko azalpenak eskaini dizkiete gainerako zinegotziei, baina ez dituzte onartu ahal izateko beharrezkoak diren botoak eskuratu, beraz, biak atzera bota dira.

Bilkurako hurrengo puntuan, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Ermua alderdiek batera aurkeztutako Libertad/Por una solución política manifestuari buruzko mozioan oinarritu da eztabaida. Testuaren azaltzen den moduan, hiru alderdi politikoak ez daude ados Kataluniako buruzagi sozial eta politikoak zigortzen dituen Auzitegi Gorenaren epaiarekin. Mozioa aldeko 9 botorekin (EAJ/PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Ermua) eta kontrako 8rekin (PSE-EE/PSOE eta PP) onartu da.

Eguneko zortzigarren gaia UNICEFek ematen duen Haurren Laguna den Hiria aitorpena lortzeko Tokiko Gobernuaren hautagaitza aurkezteko proposamena izan da. Aho batez onartutako proposamen honen bidez, UNICEFi eskatuko zaio aitorpen hori lortzeko izapideak has ditzala, gure udalerriak bere laguntza eta lankidetza izan ditzan haurren eta nerabeen politikak garatzeko, etengabe hobetzeko eta berritzeko.

Ondoren, aho batez onartu dira azaroaren 25erako (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 30erako (Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna) adierazpen instituzionalak.

Azkenik, azken 24 urteetan Ermuko Udalean PSE-EE/PSOEko zinegotzi izan den Jose Luis Araujok karguari uko egin eta agur esan dio Udalbatzari. Esker oneko hitz batzuen ondoren, bozeramaile guztiek euren desiorik onenak eskaini nahi izan dizkiote jada zinegotzi ohiari.

Saioaren bideo osoa lerro hauen azpian duzue ikusgai. Dokumentazio guztia hemen kontsulta dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian